Goran Bregovic handia, Euskal Herria Zuzenean jaialdiako lehenengo kartelburua

Bizkaie! 2011-07-01 13:07   Musikea

Hiru egunez gustu guztietako musikazaleentzako hitzordu izango da Euskal Herria Zuzenean jaialdia. Kanpoko zein Euskal Herriko taldeek joko dabe Heletan, besteak beste, Anari, Ken Zazpi, Split 77, Xutik!, Goran Bregovic, Tiken Jan Fakoly, Iam, Le Prince Miiaou eta The Rodeo Idiot Engine bertan izango dira. Hiru egunetako sarrerea 55 euroan salduko dabe, Heletan bertan.

Hiru egunez gustu guztietako musikazaleentzako hitzordu izango da Euskal Herria Zuzenean jaialdia. Kanpoko zein Euskal Herriko taldeek joko dabe Heletan, besteak beste, Anari, Ken Zazpi, Split 77, Xutik!, Goran Bregovic, Tiken Jan Fakoly, Iam, Le Prince Miiaou eta The Rodeo Idiot Engine bertan izango dira. Hiru egunetako sarrerea 55 euroan salduko dabe, Heletan bertan.

Aurtengoa Heletan egingo dan hirugarren EHZ da, izan ere lehenago festibala Arrosan eta Idauze-Mendin egin izan da eta. Aurreko urteetako arazoak albo batera itxi, eta marka guztiak hausi gura ditue antolatzaileek. Aurrekontua 650.000 eurokoa da aurten. EHZk diru laguntza publiko gitxi dauka, eta ez dauka laguntzaile pribadu handirik. Sarrerak be merke saltzeko erabagia hartu dabe, eta jaialdian bertan edaria eta jana prezio zuzenean eskaintzen ahalegindu dira.

EHZn musikaz gan, bestelako eskaintza be izango da: bertsolaritza, antzerkia, berbaldiak, eztabaidak eta abar. Dan dala, musikea izango da nagusi Heletako zelaietan. Danetara, 50 taldek joko dabe zuzenean, eta horretatik badira lau ezagun-ezgunak: Morcheeba, IAM, Tiken Jah Fakoly eta Goran Bregovic. Afrikako doinuek urtero izaten dabe leku berezia EHZ; oraingoan, berbarako, Tiken Jah Fakoly musikari bolikostarrak kontzertua eskainiko dau domekan.

Eszenatoki nagusi bi izango dira festibalean, eta horrezaz gan, herri gunea, Itsasoa dalakoa eta kolektiboentzako atondutako Antxartea gunea. Möi Möi Kolektiboa, Iparraldeko Konpilazioa eta MusikHerriak-eko taldeen joko dabe Antxartean.


EHZ jaialdiko egitaraua

Garagarrilak 1

Gibelherri

18:45 Tokyo Sex Destruction; 20:30 Morcheeba; 22:30 Goran Bregovic; 00:15 IAM; 02:00 Nasser

Urbeltzeta

19:45 Killers; 21:45 Mopa; 23:30 Le Prince Miiaou; 01:15 Estricalla; 03:00 Le Catcheut et la Pute

Itsasoa

17:00 Aguxtin ta Battitt; 18:00 Mein sohn williams; 19:00 Anari.

Antxartea

16:00 Mojito System; 17:00 Moï Moï Kolektiboa.

Plaza

Egun osoan: Ooops Cie Cirkalouest.

Erregelu

Femmes de toutes les histoires dokumentala.


Garagarrilak 2

Gibelherri

19:15 Ken Zazpi; 21:00 Jim Jones Revue; 22:45 Shakaponk; 00:45 Chinese Man; 02:45 Goose

Urbeltzeta

18:30 Xutik; 20:15 Split 77; 22:00 The Rodeo Idiot Engine; 23:45 Atom Rhumba; 01:45 Drunken Balordi

Itsasoa

13:00 Maria Dolores y los Crucificados; 16:30 L'Elegance et la Beautée; 18:00 Erregea eta Bufoia

Antxartea

Iparraldeko konpilazio kolektiboa.

Plaza

12:00 Azken euskalduna; 12:00 Caravane party; 14:00: Ainsi Font; 5:00: Soka (Kukai jantza taldea); 16:00 Gaia sorkuntza


Garagarrilak 3

Gibelherri

16:00 Prowpuskowic; 17:45 Betagarri; 19:45 Tiken Jah Fakoly; 22:00 La Phaze

Urbeltzeta

17:00 Norte Apache;18:45 ZEP; 21:00 Bongo Botrako

Itsasoa

11:00 Theatre Forum; 14:00 Maria Dolores y los Crucificados; 16:00 Rouge Chaperon; 17:00 Battitta 4 Ttitta; 17:30 Ardibelza.

Antxartea

11:00 Auras;13:00 MusikHerria Kolektiboa.

Plaza

Egun osoan: Oooops, Manguidem Taftaf, Euski, Jainekin, pelotea eta bertsolariak; 13:00: Gaia sorkuntza; 15:00: Gorpitz 1.

Erregelu

14:00-16:00 Zikiro + kuxkuxtu.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu