BakioSound jaialdia, kulturen arteko topagune
2011-07-28 11:37 MusikeaBakioSound jaialdiaren laugarren edizinoa egingo dabe garagarrilaren 29an, barikua, Bakioko Bar 01 tabernan. Ekimena Guretxoko Musikarte alkarteak antolatzen dau, musikearen bitartez kulturek euren artean topo egiteko asmoagaz. Sarrerea dobakoa da. Kontzertuak 19:30ean hasiko dira. Aurtengo kartelean izen ezagunak topauko doguz, besteak beste, Eneko Mobydick, Sonic Trash, Dr. Baltz eta Sound Riders. Musikeaz gan, bestelako eskaintzea dauka aurton BakioSoundek; izan be, Social Sound osotzen daben Diana eta Fabian artisten proiekzino interaktiboek Bar 01en txoko batzuk giro ditue.
BakioSound jaialdiaren laugarren edizinoa egingo dabe garagarrilaren 29an, barikua, Bakioko Bar 01 tabernan. Ekimena Guretxoko Musikarte alkarteak antolatzen dau, musikearen bitartez kulturek euren artean topo egiteko asmoagaz. Sarrerea dobakoa da. Kontzertuak 19:30ean hasiko dira.
Aurtengo kartelean izen ezagunak topauko doguz, besteak beste, Eneko Mobydick, Sonic Trash, Dr. Baltz eta Sound Riders. Musikeaz gan, bestelako eskaintzea dauka aurton BakioSoundek; izan be, Social Sound osotzen daben Diana eta Fabian artisten proiekzino interaktiboek Bar 01en txoko batzuk giro ditue. Publikoaren parte-hartzea bultzatu gura dau Social Soundek, publikoa protagonista bihurtu; holan, bertan dagozanek, sensore batzuen bidez, marrazkiak egin ahal izango ditue, logoekaz olgau, koloreekaz eta abar.
Erakusketea be izango da BakioSoundek, hain zuzen be Jon Aspururen argazkiak egongo dira ikusgai.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!