'Musika Klasikoaren Saioak' Deustun

Bizkaie! 2009-10-21 15:33   Musikea

'Musika Klasikoaren Saioak' zikloa bihar eguena, hilak 22, hasiko da Impromptu taldearen eskutik Chopin konposatzaileri zuzendutako kontzertu didaktiko bategaz. Kontzertuak dobanekoak izango dira arratsaldeko 19:30ean Deustuko udal zentruan (Bidarte Jauregia).

Jazza, bluesa eta musika baltza Deba bailarako herrietan

Bizkaie! 2009-10-20 14:50   Musikea

Hasiera-hasieratik proiektu honen indarra kalidadezko musika jarduerak Deba bailarako herrietara eroatea izan da, beti be arreta berezia bertoko musikariei eskainiz eta kanpotik proposamen bereziak eskainiz, beharra birtute bihurtzearren. 2009an seigarren aldiz egingo da ekitaldia Errabal izenpean.

Potato, amaitzen ez ekian taldea

Karolina Almagia 2009-10-19 15:50   Musikea

2007an iragarri eban behin betiko agurra Potatok. Horretarako, azken birea antolatu eben eta Gasteizko Udalak diru-laguntzinoa be emon eutsen. 2008ko urtarrilaren 4an emon eben 'ustezko' azken kontzertua. Eta, halan da be, Potatok joten jarraitzen dau.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Luis de Pablo musikagile bilbotarrak jasoko dau Tomas Luis de Victoria IX. Musika Sari Iberoamerikarra

Bizkaie! 2009-10-19 15:41   Musikea

Saria eremu hispanoamerikarreko eta portugaleraz berba egiten daben herrialdeetako autore bizien aintzatespenik handiena da, bai epaimahaikideen maileagaitik bai sariaren garrantziagaitik (60.000 euro). Epaimahaiak Luis de Pablo izentau dau irabazle, 16 herrialde iberoamerikarretako 54 musikagile finalisten artean.

Betagarrik urriaren 29an kaleratuko dau disko barria

Bizkaie! 2009-10-16 11:19   Musikea

'Bizitzari txistuka' izenburupean, Betagarrik 14 kanta batu ditu lan barrian, eta honezkero taldearen myspace gunean aurrerapen bat entzun daiteke.

Operea zein zarzuelea abestu gura dozu Arriaga Antzokian?

Bizkaie! 2009-10-15 18:09   Musikea

2010eko urtarrilaren 16an, Bilboko Arriaga Antzokian zarzuelea eta operea izango dira gai nagusiak, eta genero horreetako obrak kantau gura dituen edonork abesteko aukerea izango dau antzokiko eszenatokian.

'Denboraren naufrago' izeneko diskoa kaleratu dau Xabi Aburruzaga trikitilariak

Bizkaie! 2009-10-15 15:25   Musikea

Bizkaiko Trikitxa lanaren helburuari jarraipena emon guran, hau da, trikiti doinuak modernizau guran, hamabi piezaz osotutako lanean, trikitixeaz gan, hainbat musika-tresna dagoz entzungai: 'alde batetik, folk musikearen mundutik datozan instrumentuak entzungo doguz, mandolina, albokea, txalapartea...; bestetik, estandarragoak diran tresnak be erabili doguz: gitarrea, bajua, pianoa, bateria...'.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

We Are Standard espainiar artista onena MTV Europe sarietan

Bizkaie! 2009-10-13 18:55   Musikea

MTVren ikusleek euskal taldea aukeratu dabe Fangoriaren, Nena Daconteren eta Russian Reden aurretik Europako Artista Onena sarian Estaduko ordezkari izateko. Getxotarrek 21 arerio izango ditue prozesuaren azken txanpan. Erabagia zemendiaren 5ean ezagutuko dogu, egun horretan izango baita sari-banaketa ekitaldia Berlinen.

'Bilbo Hiria' Pop Rock Lehiaketako 21. edizinoa eguen honetan hasiko da

Bizkaie! 2009-10-13 18:35   Musikea

'Bilbo Hiria' Pop Rock Lehiaketako 21. edizinoko kontzertuak eguen honetan hasiko dira Bilborock aretoan, 20:00etan Idealipsticks, The Killministers eta Norman taldeen saioakaz.

Gosek izenbururik bako hirugarrena aurkeztu dau

Bizkaie! 2009-10-13 15:38   Musikea

Disko barria zuzenean aurkezten urriaren 30ean hasiko dira eta gure mugetatik kanpora, hain zuzen be. Gose taldeak 5 kontzertu emongo ditu Japonian eta Euskal Herrira bueltan, Donostiako FNAC dendan izango dira zemendiaren 11n eta Bilbokoan, barriz, 13an.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Jabier Muguruzaren hamargarrena: 'Taxirik ez'

Saioa Torre Gereketa 2009-10-07 15:09   Musikea

Jabier Muguruzaren izaera dotorea, sentibera eta lasaia islatzen dauen hamargarren diskoak, 'Taxirik ez', gaur goizean ikusi dau argia. Testu poetikoak eta doinu zorrotzak konbinetan ditu lan barrian eta 'ikuspuntu barriagaz nator, intimismotik urrundu egin naz eta leihoak zabaldu gura izan dodaz argia ikusi ahal izateko', azaldu dau autoreak.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Trikiti-pieza gogoangarrien liburua eta CDa argitaratu dabe

Bizkaie! 2009-10-07 11:48   Musikea

Trikitixearen irakaskuntzarako materiala sortzeko bidean, Euskal Herriko Trikitixa Elkarteak 1980ko eta 1990eko hamarkadatan gehien entzundako trikiti-piezakaz osoturiko partitura-liburua kaleratu dau. Liburuagaz batera, kantu originalak batzen dituan CDa be eros daiteke.

Musika Bandearen eta Txistulari Bandearen kontzertu denporaldi barria aurkeztu dabe

Bizkaie! 2009-10-05 18:41   Musikea

Talde sinfonikoak domekatan eskainiko ditu bere emonaldiak Euskalduna Jauregiko Auditorio nagusian bi euroko sarrerearen truke eta Udal Txistularien Bandeak astean zehar (eguazten eta eguenetan), A3 Aretoan eta doban.

»» Ikusi argazki guztiak (4)

'Poltsiko Musika' egitarauan musika-estilo ugari buztartuko dira

Bizkaie! 2009-10-02 13:07   Musikea

Urri osoan, Barrainkuako Udaltegian, dobako bost emonaldi antolatuko dira, genero eta musika-estilo askotakoak, musika kubatarra, kolonbiarra, jazza, funka, baita Bob Dylanen klasikoak be. Kontzertu guztiak barikuetan egingo dira, 20:00etan.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

'Fosbury', Inoren Ero Ni taldearen 3. diskoa zuzenean entzuteko hitzorduak

Bizkaie! 2009-10-02 12:28   Musikea

Inoren Ero Ni taldeak hirugarren diskoa dauka plazan Bidehuts-en eskutik eta aurrekoan [Gronhölm BH 004] bezela biniloa eta CDa alkarregaz banatzen dira.

Josu Bergarak 'Nora zoaz' diskoa aurkeztuko dau Bartzelonan

Bizkaie! 2009-10-01 18:31   Musikea

Josu Bergararen bigarren diskoan hamabost musikarik parte hartu dabe, eta Niñoliquido films produktoraren eskutik bideoklipa be grabau da. Kantautore bizkaitarraren bigarren proiektua Mutrikuko AME estudioetan grabau da, 2008ko iraila eta 2009ko bagila artean, Axular Arizmendi teknikariaren gidaritzapean eta eskarmentu handiko musikarien laguntzinoagaz.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

EOSeko musikari-talde bat izango da Arriagako Gelatxoak egitarauaren lehenengo protagonista urriaren 4an

Bizkaie! 2009-10-01 12:10   Musikea

Izai Kamara taldeak, Euskadiko Orkestra Sinfonikoko kide diran Juan Navarro, klarinetejoleak, Sara Zufiaurre, klarineteak eta Marco Caratto, fagotak osotutako taldeak ekingo deutso Arriagako Gelatxoak egitarauaren 2009-2010 denporaldiari.

Bide Ertzeanek bere hamar urteak batu ditu 'Leidor Sessions' lanean

Bizkaie! 2009-09-30 18:10   Musikea

'Disko benetan berezia da. Lehen aldia da zuzenean grabetan doguna. Eta nahi genduan bi lengoia buztartu, guretzat oso buztargarriak diranak, musikearen lengoaia eta zinearena, eta horretarako Modus Operandi produkzino etxea aukeratu genduan, film laburretan eskarmentua daukana'.

Kubatarrak, senegaldarrak, galiziarrak eta andaluziarrak euskaldunokaz bat Pirritx eta Porrotxen lan barrian

Katxiporretacom 2009-09-30 17:36   Musikea

‘Irrien lagunak’ abestia, diskoari eta ikuskizun barriari izena emoten deutsena, Kaki Arkarazok orain zortzi urte sortutakoaren bertsino ska bat da, eta geugaz batera kantauko dabe Betagarri taldeko Iñaki Ortiz de Villalbak eta Bilboko Konpartsetako lagunek.

Mikel Urdangarinek 'Zubia' izeneko zortzigarren bakarkako lana kaleratu dau

Bizkaie! 2009-09-30 15:40   Musikea

Hamar kantak osotzen dabe akaso aurrekoak baino pop ikutu gehiago daukan disko barria. Musikea Urdangarinek sortu dau baina, letrakaz, laguntzinoa izan dau: Unai Iturriaga ('Itzi geuntsan'), Karmele Jaio ('Infinitua') eta Kirmen Uribe ('Munduari begiratzeko modu bat').