Bilbao Ars Sacrum jaialdiak eleiz musikarik onena eskainiko dau apirilaren 9tik aurrera
2011-04-05 14:25 MusikeaMunduko hainbat herrialde eta kulturetako eleiz musikea batuko dau Bilbao Ars Sacrum jaialdiak apirilaren 9tik 20ra bitartean, Bilbao 700 Fundazioak antolatuta. Bilboko Gizakundearen Andra Mari eleizan egingo ditue kontzertu guztiak.
Munduko hainbat herrialde eta kulturetako eleiz musikea batuko dau Bilbao Ars Sacrum jaialdiak apirilaren 9tik 20ra bitartean, Bilbao 700 Fundazioak antolatuta. Bilboko Gizakundearen Andra Mari eleizan egingo ditue kontzertu guztiak.
Aurtengo egitarauak mistizismoaren inguruko bidaia interesgarria eskainiko dau; Bagdadeko basamortutik antxinako Jerusalemera, Errusiako eleiza ortodoxoen doinuetatik Sevillako Aste Santuko saetetara edo garai kolonialean Ameriketako katedraletan kantetan ziran alabantzetara.
Apirilaren 20ko kontzertua, The Company of Heaven Benjamin Britten-en abesbatzarena, Campos Eliseos Arteria Antzokian egingo dan bakarra izango da. Gizakundearen eleizako emonaldi guztiak 20:30ean hasiko dira; Campos Antzokikoa, barriz, 20:00etan izango da.
Bilbao Ars Sacrum festibalean beste behin be lehenengo mailako musikari eta taldeak egongo dira, besteak beste, Carmen Linares flamenko-kantaria, Sabine Martin eta Alzbeta Polackova sopranoak, Cesar Augusto Gutierrez eta Vaclav Barth tenoreak, Raimund Nolte baritonoa, Aria Voce, A Sei Voci, Martinu Voices taldeak edo San Petersburgeko Kaperako Abesbatza.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!