Garagarrilaren 1ean ekingo deutso Getxoko Jazzaldiak Euskadiko jazz jaialdien denporaldiari

Bizkaie! 2009-06-24 17:29   Musikea

Garagarrilaren 1ean hasiko da Euskadiko jazz denporaldia Getxoko 33. Nazioarteko Jazzaldiagaz. Garagarrilaren 5era arte, Paquito D'Rivera, Chano Dominguez, Michel Camilo, Spyro Gyra, Diane Schuur eta Omar Sosa musikari eta taldeek joko dabe Getxon.

Korrontzik zabalduko dau eta Adarrotsek zarratu aurtengo Mendebala Jaialdia

Saioa Torre Gereketa 2009-06-24 14:54   Musikea

Garagarrilaren 3an eta 4an, Sopuerta Kantauriar itsasoak bustiten dituan lurraldeetako doinuz jantziko da Mendebala Jaialdia ekimenaren 8. edizinoari esker. Korrontzi, Cristina Pato, Aira da Pedra, Aura Kuby, Llan de Cubel, Adarrots eta Skama la Rede taldeen ardurea izango da giroa alaitzea eta artisautza-azokeak ikutu berezia emongo deutso ziteari.

Bertoko lau talde II. Getxo Sound Jaialdian

Bizkaie! 2009-06-23 14:32   Musikea

Zapatuan, bagilak 27, Rebeca Jimenezek eta M-Clanek joko dabe Getxon

Getxo Sound jaialdia beste aurrerapauso bat da Getxoko Kultur Etxearen eta bertako taldeen arteko lankidetzan. 90eko hamarkadan hasi zan lankidetza hori, Getxoko talde-erroldea sortuta. Hori izan zan taldeentzako laguntza-programearen abiagunea.

»» Ikusi argazki guztiak (5)

Miguel Rios, La Oreja de Van Gogh, Gatibu eta beste hainbat taldek girotuko dabe aurtengo Bilboko Aste Nagusia

Bizkaie! 2009-06-23 12:35   Musikea

Aurten 20 urte bete dituan Egukizaleak konpartsako Sonia Polo izango da txupinera nagusia

La Oreja de Van Gogh, Raphael, We are Standard, Fangoria, The Waterboys, Miguel Rios Rosanagaz, Ska-P, Zarama, The Cherry Boopers, La Excepción, Despistaos, Los Secretos eta Gatibu dira, beste batzuen artean, aurtengo Aste Nagusian joko daben taldeak.

Manu Chao eta Radio Bemba Euskal Herria Zuzenean Jaialdian aurten

Bizkaie! 2009-06-22 18:37   Musikea

Manu Chaoren 'Tombolatour' mundu birearen barruan, Heletan egingo dau geldialdia garagarrilaren 3an. Gainera, Emir Kusturica zinegile eta musikariagaz kanturen bat abestea be leitekeana da, izan be, antolatzaileek zabaldu dabenez, Kusturicaren azken filman Manu Chaorena da soinu bandako musikea.

Petroleo Rock'09 Jaialdiaren eta Euskadiko Soinuak programako musika alkarte profesionalen arteko lankidetzea

Bizkaie! 2009-06-22 18:05   Musikea

'Petróleo Rock - Euskadiko Soinuak' Gaua garagarrilaren 31n egingo da Miranda de Ebroko alde zaharreko futbol zelaian. Joko daben 12 taldeak honakoak dira: Berri Txarrak, Une, Gatibu, A kal y kanto (Miranda de Ebro), Stupenda Jones, Hesian, Txapelpunk, Betagarri, Txarrena, Koma, Ekon, Des-Kontrol eta Etsaiak.

‘La Fanfare en Petard’, Banden eta Kaleko Musikaren IV. Nazinoarteko Haizetara Lehiaketearen irabazle

Bizkaie! 2009-06-22 11:36   Musikea

‘Festicultores Troupe’ bandeak irabazi dau ikus-entzuleen saria, eta ‘La Fanfare en Petard’ taldekoa dan halkona, Guillaume interpreteak, musikaririk onenaren saria.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Art After Dark denporaldiko azken saioa Bilbon John Acquaviva musika elektronikoaren aitzindariaren eskutik

Bizkaie! 2009-06-19 12:53   Musikea

Guggenheim Bilbao Museoak Bilboko Fever klubagaz lankidetzan antolatzen dauen Art After Dark, erakusketak ikusi bitartean estaduko eta nazinoarteko DJ onenen saioez gozetako aukera eskaintzen dauena, aurrera doa eta gaur, denporaldiko azken saioa izango da.

Iñigo Alberdik jarraituko dau Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren buruan

Bizkaie! 2009-06-17 18:46   Musikea

2009-2010 ekitaldian, Andres Orozco-Estradak Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren zuzendaritza musikalari heldu deutsonez eta Iñigo Alberdik bere kargua luzatu dauenez, are eta finkatuago geratuko da Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren depboraldi honetako oinarrizko estrategia.

Mikel Laboaren bizitzea errepasetan dauen DVDa kaleratu dabe

Bizkaie! 2009-06-17 18:32   Musikea

Mikel Laboa eta Marisol Bastida emaztea hasi ziran 2008ko urrian gaur argitaratutako DVDa egiten baina, abenduaren 1ean, kantari gipuzkoarra hil egin zan. Heriotzearen ondoren, Marisol Bastida alargunak hartu eban egitasmoaren gidaritzea eta berak zuzendu dau Elkar diskoetxearen eskutik argia ikusi dauen proiektua.

Jon Enbeitak bakarlariaren irudia aldarrikatu gura dau 'Hainbeste, hain gitxi' diskoagaz

Saioa Torre Gereketa 2009-06-17 15:31   Musikea

'Bakarlariaren irudia goraipatzea, aldarrikatzea da disko honen helburu garrantzitsuena', dino Enbeitak. Halanda be, 'lana polito plazaratzeko, kolaboratzaile-talde batez inguratu naz'. Honako honeek osotu dabe musikari-taldea: Arkaitz Miner, Jesus Aranburu, Itsaso Etxebeste, Ekain Elorza, Jon Enbeita eta Rafa Rueda.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Bermeoko VI. Matxitxako Reggae Splash Jaialdia bagilaren 20an

Bizkaie! 2009-06-17 13:00   Musikea

Jaialdia arratsaldeko 20:00etan hasiko da eta hiru izango dira aurtengo Matxitxako Reggae Splash-en parte hartuko daben taldeak: Erresuma Batuko Upper Cut Band eta Murray Man (UK) eta Bilboko Lutxana Crew Dub Band. Upper Cut Band-egaz Erresuma Batuko lau abeslarik kantauko dabe, hain zuzen: Prince Livijah, Deadly Hunta, Solo Banton eta Lioness Fonts.

Echo and The Bunnymen eta Asian Dub Foundation be Bilbao BBK Live jaialdian izango dira

Bizkaie! 2009-06-16 13:02   Musikea

Jaialdia garagarrilaren 9tik 10era izango da Bilbon, Kobetamendin

Echo and The Bunnymen eta Asian Dub Foundation dira ezagutarazo dituen izen barrien artean izar nagusiak. Echo and the Bunnymen 70eko hamarkadearen amaieran sortu zan Britainia Handian eta 80ko hamarkadako punk mobimentuaren osteko talde garrantzitsua da. 2005ean atara eben azken diskoa baina, kantu barririk egin ez daben arren, zuzenean jarraitzeko asmoa azaldu dabe.

Donostiako Musika Hamabostaldiak Mikel Laboa eta Itoiz taldea omenduko ditu

Bizkaie! 2009-06-16 11:01   Musikea

Abuzturen 4an hasi eta irailaren 5era bitartean ia ehun ekitaldi izango dira Donostiako Musika Hamabostaldian, 13 ziklotan banatuta. Daniel Barenboim, John Eliot Gardiner, Maria Joao Pires eta musika klasikoko beste hainbat izarrek eskainiko dituen kontzertuakaz batera, euskal musikako bi izen handik omenaldia jasoko dabe: Mikel Laboa kantaria eta Itoiz musika taldea.

10.000 lagun Getxoko XXI. Blues Jaialdian

Bizkaie! 2009-06-15 15:41   Musikea

Getxoko XXI. Blues Jaialdiko saio nagusi eta jentetsuenean, oraintsu hildako Koko Taylorri omenaldian, 5.000 lagun inguru batu ziran.

Garik disko barria plazaratuko dau urrian

Bizkaie! 2009-06-15 15:31   Musikea

Urte hasieran, Kongora joan aurretik, Garik prest itxi eban '16 lore' diskoa, bere musikari-ibilbideko hainbat etapatatik jasotako hamasei abestigaz osotutako bildumea. Besteak beste, 'Hertzainak' taldearen sasoiko hiru abesti, eta bakarka argitaratutako diskoetatik hartutako beste hiru dagoz bilduma horretan.

Fanfarre, Banda eta Kaleko Musika Taldeen Nazinoarteko IV. Haizetara Lehiaketea Amorebieta-Etxanon

Bizkaie! 2009-06-15 14:43   Musikea

Datorren astegoienean, bagilaren 19tik 21era, IV. Haizetara Lehiaketea izango da Amorebieta-Etxanon. Aurreko hiru ekitaldietan izandako arrakastearen ondoren, laugarren honetan sei herritatik datozen bederatzi banda izango dira, ikus-entzuleen gozamenerako, dixieland, funky, latin-funk, ska eta rythm´n blues lako estiloak jorratuz.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Kepa Junkerak Nizako Melonius Quartet taldeagaz egindako 'Fandango Provença Sessions' diskoa aukeztu dau

Bizkaie! 2009-06-12 10:57   Musikea

Zuzeneko aurkezpen-kontzertua gaur bertan izango da, Bilboko Guggenheim Museoan, 19:30ean. Diskoa aurkezteko ordu erdi inguruko zuzeneko emonaldiaren ondoren, Junkerak eta Nizako taldekideek bertaratutakoekin berba egingo dabe sormen-prozesuaz eta, gero, galderak egiteko aukerea egongo da.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Gaur hasiko da Getxoko Blues Jaialdia Lonnie Brooksen eskutik

Bizkaie! 2009-06-12 10:51   Musikea

Bagilaren 12tik 14ra, besteak beste, Lonnie Brooks Band, Mike Hammer & The Taxi Drivers eta Johnny Mars Blues Band izango dira Getxon

Eguneko protagonistea Lonnie Brooks gitarra-jole beteranoa izango da, eszenatokien gainean berrogei urte baino gehiagoko ibilbidea dauena. Horren aurretik Belceblues talde bergararra jardungo da, 'Infer' bere lehenengo diskoaren kantak eskaintzeko.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Donostiako Orfeoiak eta EHUk antolatutako musika-sarietan izena emoteko epea zabalik dago

Bizkaie! 2009-06-11 11:16   Musikea

Ekimenaren helburua bikotxa da: batetik, musika-ikerketea sustatzea eta, bestetik, musikearen munduan nabarmendu diran persona eta erakundeen lana jentaurrean onestea. Bi modalidadeetako sarietara aurkezteko epea urriaren 31n amaituko da.