Bilboko Udal Musika Bandeak Javier Eguillor izango dau lagun 2011ko denporaldiari hasierea emoteko
2011-01-21 15:00 MusikeaLehenengo hitzorduan, bilbotarrek Javier Eguillor Valentziako Orkestra Sinfonikoko Tinbal bakarlariaren kolaborazinoaz gozetako aukerea izango dabe. Kontzertua Euskalduna Jauregian izango da urtarrilaren 23an, 12:00etan. Sarrerak 2 euroan dagoz eskuragarri Jauregiko txarteldegian kontzertu egunera arte; 944 310 310 telefonoan, BBK Multizerbitzu Kutxazainetan edo baita, BBK webgunean be.
Bilboko Udal Musika Bandak datorren domekan, hilaren 23an, emongo deutso hasierea bere 2011ko Denporaldiari, bost kontzertu emongo ditualarik apirilaren 17ra bitartean.
Lehenengo hitzorduan, bilbotarrek Javier Eguillor Valentziako Orkestra Sinfonikoko Tinbal bakarlariaren kolaborazinoaz gozetako aukerea izango dabe. Kontzertua Euskalduna Jauregiko Auditorioan izango da urtarrilaren 23an, 12:00etan. Sarrerak 2 euroan dagoz eskuragarri Jauregiko txarteldegian kontzertu egunera arte; 944 310 310 telefonoan, BBK Multizerbitzu Kutxazainetan edo baita, BBK webgunean be.
Javier Eguillor
Gaztea izan arren (Xixona, Alicante, 1975), ibilbide profesional zabala dauka Eguillorrek. Bere ibilbidean azpimarratzekoak dira adibidez, Munduko Orkestran egindako lana Yehudi Menuhinen zuzendaritzapean edo eta Israeleko Orkestra Filarmonikoan egindakoa, Zubin Mehtaren aginduetara. Alicanteko Kontserbatorioan ohorezko matrikuleagaz amaitu ondoren bere ikasketak, Alemanian eta Monakon osotu eban bere karrerea Berlineko Orkestrako Filarmonikoaren eta Montecarloko Orkestako tinbal bakarlarien zaintzapean. 1990ean, Espainiako Gazte Orkestra Nazionalak konbita luzatu eutson Espainiatik zehar kontzertu batzuk eta Nueva Yorkeko Carnegie Hall-ean kontzertu bat joteko bere urtemugan. Urtebete geroago eta oposaketen bitartez, Espainiako Gazte Orkestra Nazionaleko kide izatea lortu eban eta holan, 1991tik 1995era, talde honetan ibili zan, Munduko Orkestrako kide izatera pasau zan urtea.
Rafael Sanz Espert gure Zuzendari Titularraren eskutik Valentziar Orkestrako perkusino joleak, Ney Rosauroren ‘Concerto for timpani and wind ensemble’ obrea osotzen daben hiru atalak interpretauko ditu. Baita, Alexandre F. Travassosen ‘Abertura metropolitana’; Eduardo Montesinosen ‘Metabolismos rítmixos’ eta Amando Blanquerren ‘Iridiscencias sinfónicas’.
Denporaldi barria, konbidatu barriak
Javier Eguillorrez gan, Bandeak denporaldi honetan beste bi bakarlariren kolaborazinoa izango dau: Vicente Campos eta Joroen Berwaerts tronpeta joleak. Horreek martiaren 20an eskainiko dabe euren kontzertua Yamaharen babesa izango dauen kontzertuan.
Zuzendaritza lanetan, Rafael Sanz Espert Udal Musika Bandako zuzendariaren ondoan, Felipe Neri Gil Marrero Tenerifeko Udal Musika Bandako Zuzendari Titularra ibiliko da zezeilaren 6an; 20an, David Llácer, Valentziar Tuba Bandako eta Les Illes Balears-eko Zuzendaria; eta Fernando Bonete apirilaren 17an, Albaceteko Udal Banda Sinfonikoko Zuzendari Titularra.
Bilboko Udal Musika Bandearen 2011ko agendea
- Urtarrilak 23 | Bakarlari konbidatua: Javier Eguillor, Valentziako Orkestrako Tinbal bakarlaria. Zuzendari titularra: Rafael Sanz Espert.
- Zezeilak 6 | Zuzendari konbidatua: Felipe Neri Gil Marrero, Tenerifeko Udal Musika Bandako Zuzendari Titularra.
- Zezeilak 20 | Zuzendari konbidatua: David Llácer, Valentziako Tuba Bandako eta Les Illes Balearseko Zuzendara. Zuzendari Titularra: Rafael Sanz Espert.
- Martiak 20 | Bakarlari konbidatuak: Vicente Campos eta Jeroen Berwaerts (tronpetak). Zuzendaria: Rafael Sanz Espert.
- Apirilak 17 | Zuzendari konbidatua: Fernando Bonete, Albaceteko Udal Banda Sinfonikoko Zuzendari Titularra.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!