Wilko Johnson gitarrajoleagaz abiatuko da Music Legends zikloa

Bizkaie! 2011-01-24 14:26   Musikea

Johnson jn.a umoretsu eta pozik azaldu da Bilbon, gauean amesgaizto bildurgarri batek aztoratu baina errealidadeagaz topo egin dauenean sano pozik. Bilbo nazinoarteko plaza bihurtuta topau dauela autortu ostean, Music Legends zikloa ideia zuhurra begitandu jakola jakinarazo dau.

Dr. Feelgood taldearen sortzaile Wilko Johnson gitarrajoleagaz gaur, hilak 24, 20:00etan, hasiko dan ziklo honen asmoa, mundu osoko rock musikari ospetsuen egitasmo personalak BBK Salako eszenatokira ekartea da prentsaurrekoan BBK Fundazinoko Gorka Martinezek adierazo dauenez. 'Gure helburua da honezkero gaztetxuak ez diran Bizkaia eta Bilboko rock-zaleei aukerea emotea holako mitoak aurrez-aurre zuzenean ikus daiezan' Martinezen esanetan. 'Horregaitik, aurrez beste talde handi eta mitikoetan, hau da, Jethro Tull, Rolling Stones edo Cream lako taldeetan jo daben edo joten daben musikarien egitasmo musikal barriak ekartea izan da asmoa, oraindino gauza interesgarri asko dituelako esateko' erantsi dau BBK-ko ordezkariak.

1447an, Canvey islan, Essex konderrian, Ingalaterran jaiotako Johnson jn.a umoretsu eta pozik azaldu da Bilbon, gauean amesgaizto bildurgarri batek aztoratu baina errealidadeagaz topo egin dauenean sano pozik. Bilbo nazinoarteko plaza bihurtuta topau dauela autortu ostean, Music Legends zikloa ideia zuhurra begitandu jakola jakinarazo dau. Gaur gaueko kontzertuan, Wilko ez eze, munduko baxujolerik onena entzuteko aukerea egongo dala adierazo dau eta berau lanean ikusteko baino ez bada be, mereziduko dauela kontzertuak. Bilbon eskainiko dauen errepertorioari jagokonez, erdia edo Dr. Felgood sasoian idatzitako kantuak izango dirala esan dau eta bereak ez diran kantuak joteko nahikoa ego dauen arren, Chuck Berry eta holakoen klasiko batzuk be eskainiko dituala.

Wilko Johnson gurean ondo ezagutzen dogun musikaria da, hemen hainbat aldiz jo dauelako zuzenean. Gitarrea joteko dauen estilo bitxiagaitik da ezaguna, izan be, estilo hori izan zan bere taldearen, Dr. Feelgood taldearen ikur nagusietakoa. Gitarrea joteko ez dau sekula puarik erabilten eta holan lortzen dau gitarreari etekin guztia ataratea.


Music Legends egitaraua

- Urtarrilak 24, Wilko Johnson.
- Zezeilak 8, Jethro Tull taldeko Ian Anderson gitarrajole eta txirulajolea.
- Apirilaren 5ean, Marianne Faithfull.
- Bagilaren 14an, John Mayall.
- Bagilaren 24an, Albert Lee + Hogan's Heroes.
- Garagarrilaren 11n, Rolling Stones taldeko baxujole ohia dan Bill Wyman.

Kontzertu guztiak Bilboko BBK Salan izango dira, arratsaldeko 20:00etan hasita. Sarrerak BBK Salan bertan erosi daitekez, bai eta www.bbk.es webgunean edo 944 310310 telefono zenbakian be.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu