Amy Winehouse Bilbao BBK Live jaialdian izango da
2011-01-26 14:49 MusikeaAmy Winehouse 2011ko Bilbao BBK Live jaialdian izango da. Gaur egindako deialdian jaialdiaren antolatzaileek jakinarazo dabenez, garagarrilaren 7tik 9ra bitartean egingo dan Bilbao BBK jaialdiaren seigarren edizinoan parte hartuko dau eta izen gehiago be iragarri ditue: Jack Johnson, Chemical Brothers eta Crystal Castles.
Amy Winehouse 2011ko Bilbao BBK Live jaialdian izango da. Gaur egindako deialdian jaialdiaren antolatzaileek jakinarazo dabenez, garagarrilaren 7tik 9ra bitartean egingo dan Bilbao BBK jaialdiaren seigarren edizinoan parte hartuko dau eta izen gehiago be iragarri ditue: Jack Johnson, Chemical Brothers eta Crystal Castles.
Azkeneko hamarkadan soul doinuek izan daben berbiztearen erantzule da Winehouse. Mark Ronson produktore gaztearen laguntzinoagaz sortutako Back to black diskoari esker, nazinoarteko arrakastea izan dau. Ganera, soul eszenea berbiztu eban eta Duffy, Aloe Blac edo Janelle Monae lako abeslariak sortu daben testuingurua eragin eban.
Aurretik iragarrita zituen Coldplay eta Black Crowes taldeakaz batera izango dira horreek guztiak.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!