U2 taldeak maiatzean argitaratuko dau disko barria
2011-02-02 17:24 MusikeaTaldeko managerrak zehaztu dau lan barriaren produktorea Danger Mouse dala, eta seguruenik ez dala Songs of Ascent deituko, zurrumurru askotan izenburu hori agertu arren.
Paul McGuinness U2 taldeko managerrak iragarri dau irlandarren disko barria maiatzean argitaratuko dala, 360º Tour birearen atal amerikarraren barruan, Mexikoko Azteca estadioan egingo dituan hiru kontzertuakaz bat etorriz.
Midem azokaren barruan, Cannesen (Frantzia) eskainitako prentsaurrekoan, McGuinnessek jakinarazo dau disko barria ia amaituta dagoala eta, egun, Bono, The Edge, Adam Clayton eta Larry Mullen Frantziako hegoaldeko estudio batean abesti barriei azken ukutuak emoten dabilzala.
Taldeko managerrak zehaztu dau lan barriaren produktorea Danger Mouse dala, eta seguruenik ez dala Songs of Ascent deituko, zurrumurru askotan izenburu hori agertu arren.
Talde irlandarraren ibilbideko hamahirugarren diskoa izango da, 2009ko zezeilean kaleraturiko No Line on the Horizon lanaren ondoren. Gaur egun, U2 oraindino disko hori aurkezteko biran dabil burubelarri; birea 2009ko bagilean hasi zan Bartzelonan bi kontzertu eskainiz, eta Donostiako Anoetatik bere igaro zan.
Aurten be aurrera jarraituko dabe 360º Tour bira erraldoiagaz, zezeilaren 13an Johannesburgen (Hegoafrika) hasita. Ondoren, Txile, Argentina, Brasil, Mexiko, AEB eta Kanadan joko dabe, eta azken data garagarrilaren 30ekoa da oraingoz, Monctonen (Kanada), Aracde Fire konbidatuak dirala.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!