Badator X. Break On Stage 2011

Bizkaie! 2011-02-03 17:18   Musikea

Break On Stage jaialdiak 10 urte bete ditu eta urteurren hori ospatzeko, Jinjo Crew munduko breakdance talderik onena ekarriko dabe Bilbora. Apirilaren 9an, Bilboko Kasilla Kirol Gunean egingo da X. Break On Stage jaialdia.

Break On Stage jaialdiak 10 urte bete ditu eta urteurren hori ospatzeko, Jinjo Crew munduko breakdance talderik onena ekarriko dabe Bilbora. Apirilaren 9an, Bilboko Kasilla Kirol Gunean egingo da Break On Stage jaialdiaren hamargarren edizinoa eta aurtengoa inoiz egin dan jaialdi erakargarriena izango da. Izan be, datozen egunetan baieztatuko diran taldeez gan, Hego Koreatik Jinjo Crew breakdance taldea berton izango dala baieztatu da. Honezkero, badakigu DJ Renegade (London) eta Foreign Beggards (UK) Bilbon izango doguzala.

Hego Korearrak munduko breakdance talderik barritzaileenetakoak dira. 2010eko munduko breakdance lehiaketea irabazi dabe eta bertan 40 herrialdeetako jantzariak lehiatzen dira. Mobimentu akrobatiko bikainak eta sinkronizazino maila altua erakusten dabe euren ikuskizunetan. Gainera, Translate izeneko euren azken lanaren estreinua Break On Stage jaialdian izango da.

Sarrerak salgai dagoz kutxazainetan eta informazinoa www.breakonstage.com webgunean eguneratuko da.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu