Darren Price DJ eta produktore britainiarrak edegiko dau Guggenheimeko 2011ko Art After Dark egitaraua

Bizkaie! 2011-01-12 11:44   Musikea

Darren Price 2011ko lehen Art After Dark saioko izarra izango da urtarrilaren 14ko gauean (barikua) Guggenheim Bilbao Museoan. Price izen handikoa da nazinoartean, izan be, Underworld musika elektroniko taldearen disko ugari nahastau ditu, Sony Playstation etxearen bideojokoetarako musikea sortu dau eta Japoniako Tomoyasu Hotei-ren abestiak produzidu ditu, besteak beste.

Darren Price 2011ko lehen Art After Dark saioko izarra izango da urtarrilaren 14ko gauean (barikua) Guggenheim Bilbao Museoan. Price izen handikoa da nazinoartean, izan be, Underworld musika elektroniko taldearen disko ugari nahastau ditu, Sony Playstation etxearen bideojokoetarako musikea sortu dau eta Japoniako Tomoyasu Hotei-ren abestiak produzidu ditu, besteak beste. Bere ibilbidearen arrakasta handienak jarriko ditu gauerditik aurrera Museoko Atrioan.

Saioa 22:00etan hasiko da, Bilbon bizi dan Arne Ömblus estoniarraren eskutik. Euskal musika elektronikoan ospe handia dau Ömblusek, eta 10 urte DJ lanetan ibili ondoren, Une Label diskoetxea sortu dau. Diskoetxe horrek nazinoartean be kaleratzen ditu lanak eta hainbat profesionalek goraipatu dabe, besteak beste, Steve Bug-ek eta Cocoon familiakoek.

Museora hurreratzen diranek honako erakusketez gozau ahal izango dabe barikuan: Urrezko Aroa: Städel Museum-en Holandako eta Flandeseko pintura; Haunted: egungo argazkigintza-bideoa performancea; eta Museoaren funtsez baino osotutako Guggenheim Bilbao Bildumaren aukeraketak.

Bilboko Fever klubagaz lankidetzan antolatutako Art After Dark egitarau honetara hurreratzen diranek erakusketez eta DJaren saioez gozetako aukerea izango dabe 22:00etatik 01:00etara. Horrezaz ganera, sarrerearen truke Fever kluberako dobako txartela jasoko dabe gau horretan bertan 00:00tik aurrera erabilteko.

Sarrerak (18tik gorakoak): 12 € publiko orokorra eta 8 € Museoaren Lagunak. Ikusle kopuru mugatua. Honezkero salgai dagoz txarteldegian eta www.guggenheim-bibao.es webgunean.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu