Euskadiko Soinuak-ek 10. urtez parte hartuko dau musika industria eta teknologia azokarik handienean

Bizkaie! 2011-01-20 11:39   Musikea

Euskadiko Soinuak-en parte-hartzeak interes berezia dauka aurten euskal kantari bat Midem azokan zuzenean joteko hautatu dabelako. Petti kantari beratarra izan da hautatua eta hiru kontzertu daukaz honezkero baieztatuta.

Euskadiko Soinuak, Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailak musika sektorea sustatzeko dauen programea, beste behin joango da Midemera, musika industria eta teknologiaren nazinoarteko azokarik handienera. Canneeseko hitzorduaren 45. edizinoa urtarrilaren 22tik 26ra bitartean izango da eta Euskadiko Soinuak-egaz batera Euskadiko musika industriako 10 alkarte eta enpresa joango dira.

Sektoreko profesionalentzako topagune izateaz gan, Midemen ezaugarri nagusia musikearen teknologiaren eta komunikabideen etorkizunerako begiradea da. Bertako hitzaldi eta mahai-inguruetan nazinoarte mailako izen esanguratsuak parte hartzen dabe, musika merkatuaren joerak aztertu eta etekinik handiena atarateko bideak zabalduz.

Bada hamarkada bat Euskadiko Soinuak bertako enpresen parte hartzea errazten dagoala. Hamarkada erabat korapilotsua izan da industriarentzat: urte honeetan musika sektoreak bere produktu eta negozioen egitura eta formatoak ziztu bizian aldatzen ikusi ditu eta inoiz baino garrantzitsuagoa da aldaketei adi egotea eta negozio eredu barrietara egokitzeko gaitasuna izatea, artista, diskoetxe, komunikabide eta erabiltzaileen arteko hartu-emonak berrikusiz.

Aurten, gainera, Euskadiko Soinuak-en parte-hartzeak interes berezia dauka euskal kantari bat azokan zuzenean joteko hautatu dabelako. Petti kantari beratarra izan da hautatua eta hiru kontzertu daukaz honezkero baieztatuta. Lehenengoa Midem ospatzen dan azokagunean bertan izango da eta beste biak Canneseko The Quay’s aretoan, azokeari loturiko Fringe izeneko ekimenaren barruan.

Midemen izango diran Euskadiko Soinuak-en ordezkariek martitzenean, hilaren 25ean, programaren kolaboratzaile izandako eta oraintsu hildako Magali Lueirori omenalditxu-agurra egingo deutsie, Oreka TX taldearen ekitaldi bereziagaz.

Edizino honetara, Euskadiko Soinuak-egaz batera, ondoko enpresa eta alkarteak bertaratuko dira: Agorila, Aus- Art Records, Baga-Biga, Damba-Ganbeluak, EHDE, Elkar, Errabal, Gaztelupeko Hotsak, Sonora Estudios eta Munster Records / Vampisoul.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu