Vana Gierig Group & Paquito D'Rivera izango dira 365 Jazz Bilbao programearen lehen protagonistak
2011-02-09 10:00 MusikeaAurten 365 Jazz Bilbao programearen hirugarren urtea izango da, herritarrei urte guztian jazz musikearen kontzertuen eskaintza iraunkorra eskaintzeko asmoz. Bilbao 700 Fundazinoak antolatuta, programeak lehengo helburuari eutsi deutso, hau da, jazzaren nazinoarteko kartela eskaintzea, kalidade handikoa eta prezio merkeetan.
Vana Gierig Group taldeak Paquito D'Rivera musikariagaz batera eskainiko dauen kontzertuagaz hasiko da Bilbao 700 Fundazioak antolatzen dauen 365 Jazz Bilbao programearen hirugarren sasoia. Emonaldia zezeilaren 9an izango da, Arteria Campos Eliseos Antzokian, antolatzaileek adierazo dabenez.
Aurten 365 Jazz Bilbao programearen hirugarren urtea izango da, herritarrei urte guztian jazz musikearen kontzertuen eskaintza iraunkorra eskaintzeko asmoz. Bilbao 700 Fundazinoak antolatuta, programeak lehengo helburuari eutsi deutso, hau da, jazzaren nazinoarteko kartela eskaintzea, kalidade handikoa eta prezio merkeetan.
2011ko programazinoak fusinorako konbidapena egingo dau, hitzaren zentzurik onenean, eta jazzaren mundutik urten barik sustraiak eta abangoardiako jokerak buztartzeko proposamena egingo dau. Musikearen mugak ez dira inoiz egon orain bezain zabalik. Nahikoa da kulturen, generoen, erritmoen edo lengoaien arteko fusinoei edo eraginei erreparetea, musikea erabat globalizauta dagoala ikusteko, azaldu dabe antolatzaileek.
Jazzaren munduan egun punta-puntakoak diran figurek eskainitako zortzi kontzertu handi eta bariku eta zapatuetan hoteletan zuzenean eskainitako 24 ekitaldi izango dira aurtengo programazinoan. Kontzertuetako eszenatokiak Arteria Campos Eliseos Antzokia, Bilboko Alkarte Filarmonikoa, Guggenheim Bilbao Museoa eta Euskalduna Jauregia izango dira. Era berean, urtero jazzagaz daben hitzordura ez dabe huts egingo Hesperia Bilbao, Domine eta Indautxu hotelek.
Vana Gierig Group New Yorkeko pianista eta musikagile entzutetsuaren taldeak Paquito D'Rivera saxofonista kubatarragaz batera eskainiko dauen kontzertuak hasiko dau denporaldia, zezeilaren 9an, 20:00etan, Arteria Campos Eliseos Antzokian.
Paquito D'Riverak ez dau aurkezpenik behar, irabazi dituan sarien artean bederatzi Grammy ditualako. Kultura musikalen nahaste bakana da, inoiz ez bezela batzen ditualako jazza, rocka, musika klasikoa eta Kubako musika tradizionala.
Beste alde batetik, Vana Gierig egungo jazz konpositorerik eta pianistarik garrantzitsuenetakoa da. Vanak bira asko egin ditu mundu guztian zehar bere taldearen buru eta eszenatoki gainean artista handiakaz batera egon da, besteak beste, Regina Carter, Rachelle Ferrell, Lena Horne, Ute Lemper, Carmen Lundy, Miroslav Vitous eta Will Downing-egaz.
Kontzertu honen ondoren, urtean zehar 365 Jazz Bilbao zikloaren barruan egongo dira, besteak beste, Brad Mehldau, Omar Sosa Afreecanos Quartet, Madeleine Peyroux, Belmondo Quintet, Stacey Kent, Michael Mossman, Daniel Amat Quartet, Pepe Rivero Trio, MBM, Vistel Brothers, Miguel Salvador Project edo Kyrios Quartet.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!