Rat-zinger bilbotarrak amorruz josita datoz
2011-01-26 14:46 MusikeaAnarko, Sucio Sistema, Nok, Zer Bizio! eta beste talde batzuetan ibilitako lagunak dagoz egun Rat-zinger taldean eta gaur Bilbon aurkeztu dabe amorruz betetako 14 kantuz osotutako lehenengo diskoa, igazko zezeilean eta martian Bilboko Koba estudioetan grabautakoa. Oinarrian disko rockeroa, kopla bakoa izan arren, boltaje handiko punk-rock-and-rolla egiten dabe.
Mauka musikagintzak, Arrasatetik, promotore musikal moduan egingo dauen lanaren eta Rat-Zinger taldearen diskoetxe moduan egingo dauen lehenengo diskoaren aurkezpena izan da gaur Bilbon.
Anarko, Sucio Sistema, Nok, Zer Bizio! eta beste talde batzuetan ibilitako lagunak dagoz egun Rat-zinger taldean eta gaur Bilbon aurkeztu dabe amorruz betetako 14 kantuz osotutako lehenengo diskoa, igazko zezeilean eta martian Bilboko Koba estudiaoetan grabautakoa. Oinarrian disko rockeroa, kopla bakoa izan arren, boltaje handiko punk-rock-and-rolla egiten dabe, Motörhead-etik hur dagoana, azkarra eta gitarreroa. Halan da be, badira eskola zaharreko punk-hardcore kantuak (Salpicados de sangre, Detrás de la colmena) zein metaleroagoak diranak (Ingobernable, Nido de ratas…) be.
Gazteleraz abesten dabe, nortasun handia dauen ahotsagaz eta kolaborazinoen atalean, ondokoak azpimarra daitekez: Atrofiren (Etsaiak eta Txapelpunk) koruak Cristal eta Detras de la colmena kantuetan; Brigiren (Koma) ahotsa Mi navaja kantuan eta koruak Soltad a la bestia kantuan; Fermin Muguruzaren ahotsa Plazara kantuan; eta Neio O' keeferen (MCD) ahotsa R'n roll terror kantuan.
Ez da sensibilidade guztiei zuzendutako moduko lana, baina ez dau inor hotz itxiko eta Mauka Musikagintza diskoetxe eta management plataforma barria aurkezteko aproposa da. Mauka eta kasuan kasuko taldearen, oraingoan Rat-zinger taldearen arteko alkarlana da giltzarri eta horretan oinarritutako etorriko dira laster beste disko barri batzuk, Sermond's elorriotarrena laster eta Shinoba berriztarrena aurrerago. Musikearen industriak egoera baltza bizi dauen arren, 'musikan sinisten dogulako eta oraindino be, disko fisikoak kalean egotea beharrezkoa begitantzen jakulako ausartu gara proiektuagaz' adierazo dabe Mauka managementeko ordezkariak.
Rat-zinger taldeak Madrileko Jimmy Jazz aretoan ekingo deutse zuzeneko kontzertuei zezeilaren 4an eta ondoren etorriko dira beste hitzordu batzuk:
2011/02/19: Lemoa (Gaztetxea) + Macarrada.
2011/02/26: Mirafuenteseko (Nafarroa) Gaztetxean + Sermond's.
2011/03/18: Leitzako Gaztetxean + Sermond's.
2011/03/19: Zaldibarreko Gaztetxean + Sermond's.
2011/03/26: Bilboko Bilborock aretoan + Habeas Corpus.
2011/04/01: Madrileko Ritmo y Compas aretoan + Habeas Corpus.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!