Jinjo Crew talde ezagunak ikuskizun barria estreinauko dau Bilboko BreakOnStage jaialdian
2011-04-04 15:00 MusikeaBreakOnStage jaialdiaren hamargarren edizinoa Bilboko Kasilla kirolgunean egingo da asteburuan, apirilaren 9an. Munduko breakdance arloko azken lehiaketako irabazle Jinjo Crew talde ezagunak ikuskizun barria estreinauko dau bertan egunean.
BreakOnStage jaialdiaren hamargarren edizinoa Bilboko Kasilla kirolgunean egingo da asteburuan, apirilaren 9an. Munduko breakdance arloko azken lehiaketako irabazle Jinjo Crew talde ezagunak ikuskizun barria estreinauko dau bertan egunean.
2001n sortu zan BreakOnStage, kaleko kultura adierazpenen erakusleihoa izateko asmoagaz. Gaur egun aretoko nazinoarteko festibal garrantzitsuenetakoa da. Ekimenaren arduradunek jakinarazo dabenez, aurtengo jaialdiak lau zati nagusi izango ditu: alde batetik, Jinjo Crew taldeak, mundu mailako breakdance lehiaketako irabazleak, ikuskizuna estreinauko dau; beste alde batetik, Aretoko X. Breakdance Lehiaketea egingo da; horrezaz gan, Kale Kulturen Erakustaldia (beat-box, popping, locking...) antolatu dabe; eta, azkenik, Foreign Beggars hip-hop taldeak kontzertua eskainiko dau.
Epaimahaia hiru adituk osotuko dabe: Extremo, nazinoarteko breakdance lehiaketa garrantzitsuenetan partu hartu dauen bboy ezaguna; Renegade, hip-hop kulturararen mundu mailako ordezkaria; eta, Vento, Supersouthnics taldeko kidea.
Zapaturako sarrerak salgai dagoz: aurrez erosi ezkero, 10 euroan, eta bertan, 12 euroan.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!