Berri Txarrak Independent Music Awards-en saritua
2011-07-20 12:41 MusikeaBien bitartean, Berri Txarrak taldea disko barria preparetan dago eta zuzenekoak eskaintzen. Hurrengoak ondokoak izango dira: abuztuaren 4an, Getxon, Erromon, txosnetan; abuztuaren 6an, Arzuan, Galizian; abuztuaren 14an, Donostian, Saguesen; abuztuaren 15ean, Tafallan; eta abuztuaren 16an, Gernikan.
Berri Txarrak-en Folklore kantuak, Independent Music Awards-en Vox Pop entzuleen saria irabazi dau, punk kanta onenaren sailean.
Mundu osoko 57.000 entzule inguruk emon dabe botoa, sail bakotxeko bost izentauen artetik bat aukeratzeko. Berri Txarrak-en Payola diskoko (2009, Roadrunner) Folklore kantua Punk kanturik onena sailerako izentau eban epaimahaiak eta orain jakinarazo dabe sail bakotxeko entzuleen saria (Vox Pop deiturikoa).
Aurtengoa Independent Music Awards-en (IMA) 10. edizinoa izan da. Aitatzekoa da sariketa honetako epaimahaikideen artean Tom Waits, Suzanne Vega edo Ozzy Osbourne izan dirala aurten, eta aurreko edizinoetako sarituen artean Joan As Police Woman, Jackson Browne, Cursive edo Jamie Lidell lako izen handiak dagozala.
Bien bitartean, Berri Txarrak taldea disko barria preparetan dago eta zuzenekoak eskaintzen. Hurrengoak ondokoak izango dira: abuztuaren 4an, Getxon, Erromon, txosnetan; abuztuaren 6an, Arzuan, Galizian; abuztuaren 14an, Donostian, Saguesen; abuztuaren 15ean, Tafallan; eta abuztuaren 16an, Gernikan.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!