2011ko Aste Nagusiko Bertoko Pop Rockaren Erakustaldian musika estilo ugari eskainiko dira

Bizkaie! 2011-07-21 14:27   Musikea

Bilborocken egingo da beste urte batez Bertoko Pop Rock Erakustaldia, honezkero 26. edizinoa. Abuztuaren 20tik 27ra arte, arratsaldero, 20:00etatik aurrera, egunero bertoko Pop Rockeko banda bi agertokitik pasauko dira. Holan egingo dabe, programau diran 16 kontzertuak osotu arte.

Bilborocken egingo da beste urte batez Bertoko Pop Rock Erakustaldia, honezkero 26. edizinoa. Abuztuaren 20tik 27ra arte, arratsaldero, 20:00etatik aurrera, egunero bertoko Pop Rockeko banda bi agertokitik pasauko dira. Holan egingo dabe, programau diran 16 kontzertuak osotu arte.

Lehengo edizinoan legez, aurten konbidautako banda bik joko dabe lehenengo eta azken egunean, hain zuzen be, Bilbao Hiria lehengo txapelketearen Aste Nagusia izeneko sariko irabazle subertatu ziran taldeak, Bizkaiko eta Bilboko rock banda onenak, hurranez hurran, The Riff Truckers eta Yellow Machine.

Estilo ugariko proposamen barriez gozetako aukerea egongo da antolatutako zortzi saioetan: rocka, grunge/stonerra, metala, industriala eta krautrocka, garagea, punk-rocka, alternatiboa eta indie.

Aurten, danetara, 60 maketa jaso dira. Bere kideen artean, emakumeren bat dauen taldeen ehunekoa handitu egin da, % 9ra arte (15 banda) hain zuzen. Igaz, barriz, ehuneko hori % 8,5ekoa (12 banda) izan zan, eta 2009. urtean, % 7,8 (14 banda). Halan da be, portzentaje handiena 2008n izan zan, % 29 (23 banda). Era berean, hautagaien arteko talde euskaldunen ehunekoa nabarmen murriztu da (euskeraz osorik edo doinuren bat abesten dabenak), % 6 baino ez dira (10 banda), lehenengo edizinoan egondako % 10eko datuagaz konparauta (14 banda). Hamar banda horreen arteko gehienek euskerea erdereagaz batera erabilten dabe (gaztelania, ingelesa...).

Aste Nagusiko Bertoko Pop Rock XXVI. Erakustaldi honetara aurkeztutako 60 talde lehiakideen artean, emakumeren bat dauen 3 talde aukeratu ditue: Zapatotipobota, KRPNTRS eta Sweet Oblivion. Gainera badago euskeraz abesten daben banda bi: Basaki eta Ero.

Aurten aurkeztu diran taldeen maila oso altua izan da antolakuntzearen eretxiz. Azpimarratzekoa da bialdutako maketetan estilo mota ugari agertu izana. Rumba, opera, hip hopa ordezkatuta dagoz, baina rocka dogu oraindino be benetako protagonista.


Aste Nagusiko Bertoko Pop Rock XXVI. Erakustaldia. Kontzertuak Bilborock aretoan, 20:00retan

- Hilak 20, zapatua: The Riff Truckers + Ornamento y Delito

- Hilak 21, domekea: One Last Cigarette + Chivo

- Hilak 22, astelehena: Quaoar + Basaki

- Hilak 23, martitzena: Krell + KRPNTRS

- Hilak 24, eguaztena: Red Garage + Haggish

- Hilak 25, eguena: Ero + Steel Puppets

- Hilak 26, barikua: Swet Oblivion + Gringo

- Hilak 27, zapatua: The Yellow Big Machine + Zapatotipobota

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu