We Are Standard taldeak emongo deutse ondoetorria EHUko ikasturte barriko ikasleei

Bizkaie! 2011-09-23 15:55   Musikea

Bizkaiko Campusak We Are Standard taldearen kontzertuagaz emongo deutse ondoetorria 2011-12 ikasturteko ikasleei. Emonaldia irailaren 26an izango da, 12:00etan, EHUko Areto Nagusian, Leioako campusean. Ekitaldi honegaz BizBAKen (Bizkaia Bilbao Arte eta Kultura) aurtengo kultur jarduerak be inaugurauko dira.

We Are Standard talde getxotarrak 2005ean FIBek antolatutako talde barrientzako txapelketea irabazi eban. 2006an arreta handia sortu zuen albuma, 3.000 V 40.000 W kaleratu eban eta ehun kontzertu baino gehiago emon zituen biran. handik urte bira, bigarren diskoa atara eben, We Are Standard, hau be Mushroom Pillow etxeagaz. Diskoak MTV Awards-en Espainiako Talderik Onena saria irabazi eban, bitxia diskoetxe independente bateko taldea izanik. Orduan, nazinoarteko bira luzea hasi eben. 2010ean, zuzeneko emonaldiei eutsi eutsen. Ostean, The Golden League kaleratu eben, hainbat artistaren parte hartzeagaz, besteak beste, John Talabot, CFCF, David E. Sugar eta In Flagrantigaz.

UFIk (Unión Fonográfica Independiente) antolatutako Musika Independentearen 3. Sarien finalera heldu dira, zuzeneko onena kategorian.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu