Bilboko Orkestra Sinfonikoak 90 urte beteko ditu denporaldi honetan

Bizkaie! 2011-10-04 15:55   Musikea

Bilboko Orkestra Sinfonikoaren (BOS) denporaldi barria aurkeztu dau Josune Ariztondo Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura diputaduak, Bilboko Euskalduna Jauregian. Kulturari argia emanez lemapean, hainbat kontzerturen barri emon dabe prentsaurrekoan. Aurten 90. urte beteko ditu orkestreak, 2012ko martiaren 8an, hain zuzen be. Orkestrearen lehenengo kontzertua Arriaga antzokian izan zan, Armand Marsicken batutapean.

Urteekaz orkestrea hazi egin da, kide eta baliabide gehiago ditu. Urteurrena ospatzeko BOSek eta Günter Neuhold zuzendari artistikoak obra ezagun bat eskainiko dabe: Arnold Schönberg-en Gurrelieder. Musikearen historian pieza sano garrantzitsua izan arren, eta ehun urte baditu be, Bilbon lehenengo aldiz entzun ahal izango dogu.

Josune Ariztondo Kultura diputaduak prentsaurrekoan azaldu dauenez, Kulturari argia emanez lemea sano aproposa da, izan be, BOSek azken 90 urteotan Bizkaiko kultureari argia emoten ibili da, bere esanetan.

Aurtengo denporaldian Bruckner-en Zazpigarren sinfonia, Stravinsky-ren Petrushka eta Bartok-en Kontzertua orkestrarako lanak eskainikom dira, bestek beste. Horrezaz gan, orkestrearen errepertorio zabala osotzen daben obrak izango dira egitarauan:Tchaikovsky-ren Patetikoa, Schubert-en Bederatzigarrena, Beethoven-en Seigarrena eta Brahms-en Hirugarrena. Dana dala, lau hitzordu nagusi izango dira: Jazz Gaua, Inauterietako Kontzertua, Udaberriko Kontzertua eta Gabonetako Kontzertua.

BOSek denporaldia aurkezteko berbaldiak antolatuko ditu. Dobakoak izango dira, baina lekuak mugatuta egongo dira.

BOSek 1922an hasi eban bere jarduna, eta horretan jaio ziranekaz ospatu gura dau urteurrena. Holan, denporaldiko kontzertu bakotxean 20 sarrera eskainiko jakez, doban, 1922an jaiotakoei. Eskaintza honetan parte hartzeko oso erraza da: BOSen bulegora joan eta jaiotza-data egiaztau.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu