Dedalo Esenblek abiatuko dau BBK Musika Garaikideen Jaialdiaren 31. edizinoa

Bizkaie! 2011-09-22 14:40   Musikea

BBK Musika Garaikideen Jaialdiaren 31. edizinoa urriaren 3an hasiko da, eta danetara zazpi kontzertu egingo dira, hilaren 4an, 10ean, 11n, 24an eta 25ean. Carlos Ruiz de Castro omenduko dau jaialdiak, eta lehenengo edizinotik festibalaren laguntzaile izan dan Carlos Villasol bere bai. XX. mendeko lehen erdiko obra handiak eta estreinaldiak tartekatu ditue antolatzaileek.

BBK Musika Garaikideen Jaialdiaren 31. edizinoa urriaren 3an hasiko da, eta danetara zazpi kontzertu egingo dira, hilaren 4an, 10ean, 11n, 24an eta 25ean. Carlos Ruiz de Castro omenduko dau jaialdiak, eta lehenengo edizinotik festibalaren laguntzaile izan dan Carlos Villasol bere bai. XX. mendeko lehen erdiko obra handiak eta estreinaldiak tartekatu ditue antolatzaileek. Sei pieza mundu osoan lehenengo aldiz entzungo dira Bilbon; beste sei estaduan lehenengoz joko dira.

Webern, Bartok, Shostakovich eta Hindemith-en piezez gan, Berio, Papineau-Couture eta Bernaolaren abestiak entzungo dira, izan be hainbaten lanetarako oinarri-lanak izan dira, adibidez Andrea Portera, Manuel Artero, Jose Lopez Montes edo Sergio Blardony sortzaileentzat.

Jaialdiko lehenengo emonaldia Dedalo Esenblek eskainiko dau. Taldearen errepertorioa klasizismoa eta musiak garaikidea buztartzen dira. Gaur egun Italian egiten dan musikearen ikuspegi originala eta barritzailea ekarriko dau Bilbora.

Urriaren 4an, LIM (Laboratorio de Interpretación Musical) taldearen txandea izango da. Carlos Villasoli omenaldia egingo deutso, eta haren Temblor de Lira joko dau.

Urriaren 10ean, Trino Zurita taldeak, biolontxeloa eta musika elektronikoa tartekatuz, musikaren ganeko euren ikuspegi bitxia eskainiko dabe. Bracic, Custodio edo Zampronha konpositoreen lanak moldatuko ditue.

Urriaren 11n, Quiroga Laukoteak, Weber, Bartok, Sollima edo Shotakovichen obrari buruzko ikuspegi barria aurkeztuko dabe. Urriaren 24an, Enigma taldeak Carlos Ruiz de Castro omenduko dau, eta 25ean, ProyectoeLek amaierea emongo deutso jaialdiari.

Jaialdiko kontzertu guztiak Bilboko BBK Aretoan egingo dira, 19:30ean. Sarreren prezioa sei eurokoa da, baina BBK txartelen bitartez erosten dabenez %50eko deskontua eukiko dabe.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu