The Brontës zuzenean, Artiumeko erakusketen denporaldi barria edegiteko
2011-09-21 15:02 MusikeaThe Brontës taldeak Vender la sombra disko barria aurkeztuko dau urriaren 8an Artium museoko erakusketen denporaldi barriaren inaugurazinoan. Kontzertua 22:00etan hasiko da, Plaza aretoan, eta doban izango da.
Gasteizko hirukoteak Vender la sombra disko barria aurkeztuko dau urriaren 8an Artium museoko erakusketen denporaldi barriaren inaugurazinoan. Kontzertua 22:00etan hasiko da, Plaza aretoan, eta doban izango da.
Rock eta pop estiloak dira nagusi The Brontësen musikan. Lau urtez diskorik kaleratu barik egon dira. Vender la sombra gaztelaniaz egindako lehenengo lana da, aurreko guztiak ingelesez izan dira eta. Hirukotea Gasteizen sortu zan 1995. urtean. Iñaki Calzadak (baxua), Dani M. Arrizabalagak (bateria) eta Raúl Ramak (gitarrea eta ahotsa) osotzen dabe bandea. Euren taldea amateurtzat dauke, eta ez dabe musikatik bizi nahi. 1998. urtean First maketegaz Imaginarock lehiaketako lehenengo saria jaso eben. Jasotako diruagaz taldearen lehenengo diskoa atara eben, Moon Time. Ondoren, Mary and Jane eta Ways to nowhere lanak etorri ziran.
Artiumek bost erakusketagaz ekingo deutso denporaldiari: Lau mugimendutan, Esther Ferreri buruzkoa; Paperophanies, Praxis programearen barruko Jenny Marketouren proiektua; Egonaldiak, Artium Bildumearen inguruko; Argia barrura, Carmelo Ortiz de Elgearen eta Jose Luis Zumetaren lan aukeratuak; Araba, artearen agertoki garaikidea, Araba inspirazino-iturri izan daben artista plastiko, idazle, musikagile eta zinemagileen lanen inguruko liburuak; eta Katastrofeak, gizarte garaikidean hondamendi kontzeptua aztertzeko erakusketa pedagogikoa.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!