Zuzen-zuzenean musika zirkuitua abian da, 40 kontzertu baino gehiagogaz
2011-09-27 15:32 MusikeaUrritik urtarrilera egingo dabe Zuzen-zuzenean zirkuitua, Euskal Autonomia Erkidegoko musika-aretoen eskeintzea hobetu eta euskal taldeei aukerak zabaltzeko. Aurten, ganera, Pettik zirkuituaren kantea egin dau eta musikari ezagunakaz batera abesten dau bideoklip baten.
Urritik urtarrilera egingo dabe Zuzen-zuzenean zirkuitua, Euskal Autonomia Erkidegoko musika-aretoen eskeintzea hobetu eta euskal taldeei aukerak zabaltzeko. Aurten, ganera, Pettik zirkuituaren kantea egin dau eta musikari ezagunakaz batera abesten dau bideoklip baten.
Euskal panorama musikalean badaukaguz areto egokiak, emonaldi interesgarriak eta ikusle finak, koordinazinoa baino ez da falta, esan dau Mikel Toral Eusko Jaurlaritzako Kultura zuzendariak, Zuzen-zuzenean zirkuituak beteten dauen hutsunea azaltzeko, goi mailako musikea, kalidade handikoa, daukagu berton, ganeratu dau. Jaurlaritzeak 180.000 euro ipini ditu egitarauari laguntzeko, hirugarren urtea beteko dau zirkuitu honek eta eskertzen da Jaurlaritzeak egiten dauen ahalegina, adierazo dau Alberto Bocos aretoen koordinatzaileak, izan be, krisi ekonomikoaren ganetik, era honetako apustuak ezinbestekoak dirala uste dabe antolatzaileek.
Holan, irailaren 30ean hasi eta urtarrilaren 7ra arte, 40 emonaldi baino gehiago hitzartu ditue eta dozenaka talderen baiezkoa lortu dabe dagoeneko. Kontzertu guztietan sistema bera erabiliko dabe, hau da, euskal talde hasibarri bat izango da telonero eta, ostean, talde ezagun batek joko dau, bertokoa gehienetan, baina atzerriko batzuk be ekarriko ditue. Emonaldiak, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako musika-areto pribaduetan izango dira, helburua musikari zein aretoei babesa emotea da eta. Musikariak gogoan izan eta babestu egin behar dira, baina aretoak be hor dagoz eta programazino sendoa behar dabe, aurrera egiteko, azpimarratu dau Alberto Bocosek, kulturea eta enplegua sortzen dituan sektore musikala behar dogu.
Ikusleei eta musikari taldeen harrobiari eutsi behar deutsegu eta ahalegin jarraitua eskatzen dau horrek, adierazo dau Mikel Toralek. Holan, esate baterako, lehenengo kontzetu bietan, irailaren 30ean, Mamba Beat Planetaleta eta The Dealers taldeek joko dabe, hurranez hurran Delorean eta JC Brooks&The Uptown Sound ezagunagoen alboan. Bermeoko Kafe Antzokian eta Gasteizeko Eldoradon izango da abiapuntua. Musikari barri eta ez horren barri asko zirkuituetan sartzeko gogoz dago eta proiektu honek lagunduko deutsie espero dau Alberto Bocosek. Danetariko musika-estiloak sartu ditue egitarauan.
Aurtengo barrikuntzea, Zuzen-zuzenean zirkuituaren kantea da, ekimena sustatzeko beren-beregi egina. Pettik egin dau abestia eta bideoklipa grabetako, Ines Osinaga (Gose), Andoni Zubiaga (Split 77-koa izandakoa), Estitxu Pinatxo eta abarren laguntzinoa euki dau. Helburua zirkuitua promozionetea da eta, beraz, letra sinplea eta melodia itsaskorra daukaz kanteak, buruan erraz sartzen dan horreetakoa da, azaldu dau Pettik. Funk erako doinuak dira nagusi abestian. Ganera, urtarrilera bitartean, ekintza paraleloak egingo ditue antolatzaileek, berbaldiak, musika-tresnen merkadu txikiak, liburu aurkezpenak, formakuntza teknikorako jardunaldiak eta abar. Ekintza guztiak ez dagoz guztiz hitzartuta eta kontzertu batzuetan be, talde batzuk konfirmetea falta da, horregaitik, informazinoa gaurkotuten joateko, webgunea ipini dabe martxan: www.zuzen-zuzenean.com.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!