Abian da VI. Haizetara Kaleko Musikearen Nazinoarteko Lehiaketea, Zornotzan
2011-06-20 15:51 MusikeaBagilaren 24an, barikua, abiatuko da aurtengo Haizetara Kaleko Musikearen Nazinoarteko Lehiaketea Zornotzan. Aurtengoa seigarren edizinoa izango da. Amorebieta-Etxanoko Udaleko kultura zerbitzuetarako Ametx erakunde autonomoak antolatu dau ekimena.
Bagilaren 24an, barikua, abiatuko da aurtengo Haizetara Kaleko Musikearen Nazinoarteko Lehiaketea Zornotzan. Aurtengoa seigarren edizinoa izango da. Amorebieta-Etxanoko Udaleko kultura zerbitzuetarako Ametx erakunde autonomoak antolatu dau ekimena.
Lehiaketan parte hartuko daben taldeek aurretik izena emon eta aukeraketa prozesua gainditu behar izan dabe. Zortzi bandak joko dabe bagilaren 24tik 26ra Zornotzako kaleetan: Pink Puffers Brass Band (Italia), The Hot Wok (Euskal Herria), A Magnifique Bande Dos Homes Sen Medo (Galizia); Funky Style Brass (Frantzia), Zastava Orkestar (Italia), Vodku Band (Hungaria), Beat´n Blow (Alemania) eta Cottas Club Brass Band (Portugal). Zortzi herrialdetako hogeita hamar taldek emon eben izena, eta horreek zortziak aukeratu zituen antolatzaileek.
Hiru sari emongo ditue: Lehiaketearen saria, 10.000 eurokoa; Publikoaren saria, 4.000 eurookoa; eta, Tresna-jolerik onena-Interklabe Saria, 1.000 eurokoa.
Lehiaketako kontzertuen eskaintzea borobilduz, formatu txikiko beste kontzertu batzuk be izango dira herriko hiru lekutan: La Amistad tabernan eta Konbenio eta Harrison hoteletan.
Orain bost urte sortu zan Haizetara jaialdia Amorebieta-Etxanoko Udalaren eskutik. Kaleko bandentzako eta musika taldeentzako lehiaketea da, eta urtero San Juan egunaren inguruan egiten da. Udalerriko artxibo historikoetan jasota dagoenaren arabera, sarri batzen ziran San Juan jaietan musikariak herriko kaleetan. Haizetara ekimenaren bitartez aspaldiko ohiturak berreskuratu gura ditu Udalak. Herritarrak kalera urteteaz aparte, munduko hainbat lekutako musikara hurreratzea dau helburu sariketeak.
Gose edo egarri diranentzat, antolatzaileek hiru txoko atondu ditue emonaldietatik hur. Bata, Euskal taberna dalakoa da, Gernika plazan; beste bat, Sagardotegia, Zelaieta parkean; eta, hirugarrena, Garagardotegia, Zubiondo plazako karpan. Sagardaoa, txakolina, garagardao alemaniarra, gaztaia, txarrikiak, saltxitxak... eskaintza zabala egongo da astegoienean.
Ametx erakunde autonomoak Haizetara lehiaketea antolatzeaz gan, Zornotza Aretoa herri-antzokiaren, Zelaieta kultur zentroaren, Zubiaur musika eskolea eta Udal Euskaltegiaren kudeaketearen ardurea dauka.
Egitaraua
Bagilaren 24an
- 19:30 Zelaieta parkean, taldeen aurkezpena eta lehiaketearen hasierea.
- 20:00 Zelaieta parkean, BEAT 'N BLOW.
- 20:30 Herriko plazan, COTTAS CLUB BRASS BAND.
- 21:00 Sabino Arana kalea - Zubiondo plaza. A MAGNIFIQUE BANDE DOS HOMES SEN MEDO.
Kalbario plazan, THE HOT WOK.
Gudari kalea - Ogenbarrena. ZASTAVA ORKESTAR.
Luis Urrengoetxea kalea - EH enparantza. VODKU BAND.
- 22:00 Gernika plazan, BEAT 'N BLOW.
- 23:00 Zelaieta parkean, FUNKY STYLE BRASS.
- 24:00 Zubiondo plazan, PINK PUFFERS DRUMs & BASS 'Phunk' Band.
Bagilaren 25an
- 13:00 Kalbario plazan, VODKU BAND.
EH Enparantzan, THE HOT WOK.
Herriko plaza - Gernika plaza. A MAGNIFIQUE BANDE DOS HOMES SEN MEDO.
Zelaieta parkean, COTTAS CLUB BRASS BAND.
- 19:00 Zezilia Gallarzagoitia eta Abasolo apezpiku kaleak. PINK PUFFERS DRUM & BASS 'PHUNK' BAND.
Herriko plaza - Andra Mari plaza. AFRO SOUND SYSTEM.
- 20:00 Ogenbarrenan, VODKU BAND.
Luis Urrengoetxea kalea - EH enparantza. FUNKY STYLE BRASS.
Zezilia Gallarzagoitia kalean, COTTAS CLUB BRASS BAND.
Sabino Arana kalean, ZUBIAUR BAND.
- 21:00 Gernika plazan, ZASTAVA ORKESTAR + THE HOT WOK.
Kalbario plazan, BEAT 'N BLOW.
- 22:30 Zelaieta parkean, PINK PUFFERS DRUM & BASS 'PHUNK' BAND ZASTAVA ORKESTAR.
- 24:00 Zubiondo plazan, BEAT 'N BLOWFUNKY STYLE BRASS.
Bagilaren 26an
- 11:30 Auzoetan zehar: Ixer, Gane, Ogenbarrena. PINK PUFFERS DRUMS & BASS + MAGNIFIQUE BANDE DOS HOMES SEN MEDO + THE HOT WOK + ZASTAVA ORKESTAR.
Erdiko kaleetan: Herriko plaza, Sabino Arana...
COTTAS CLUB BRASS BANDVODKU BANDBEAT 'N BLOWFUNKY STYLE BRASS.
- 13:00 Zelaieta parkean (kioskoa), irabazleen iragarpena eta sari-banaketea.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!