BilbaoMusikak kontzertu eta kalejirekaz ospatuko dau Musikearen Europako Eguna

Bizkaie! 2011-06-20 15:47   Musikea

Musikearen Europako Eguna bagilaren 21ean, martitzena, izango da, eta BilbaoMusikak hainbat ekitaldi antolatu ditu urian jaia ospatzeko. Musika eskoleak ikasleen emonaldiez gan, erromeria eta kalejirea antolatu dabe.

Musikearen Europako Eguna bagilaren 21ean, martitzena, izango da, eta BilbaoMusikak hainbat ekitaldi antolatu ditu urian jaia ospatzeko. Musika eskoleak ikasleen emonaldiez gan, erromeria eta kalejirea antolatu dabe.

Ospakizuna 17:00etan hasiko da Galera eraikineko auditorioan, Sorkunde kalean. Kontzertu honetan ikasleen hainbat tresna joko ditue, besteak beste, biolina, gitarrea, eskusoinua eta pianoa. Ganbara taldeek eta Musika Eskolako Bandeak be entzunaldia eskainiko dabe.

Udal Txistulari Bandak, Garikoitz Mendizabal zuzendariaren batutapean, kalejirea egingo dau Deustuko kaleetan, 17:30etatik aurrera. Levante plazatik Ibarrekolanda plazarainoko ibilbidea egingo dabe. Ibarrekolandan, Juan Crisostomo de Arriaga Kontserbatorioaren egoitzaren ondoan, La Rustic Arlanzón Band eta Bizkaiko Gaiteroelaz batuko dira txistulariak.

Eguna amaitzeko, Eskolako Musika eta Dantza Tradizionala Sailak erromeria antolatuko dau Zumarraga plazan, 18:30etatik aurrera, Solokoetxeko auzokideen alkarteagaz batera antolatuta. Jaiak Eskolearen aurtengo ikasturteari amaierea emoteko eta udari ondo etorria emateko balio izango dau.

Musika Eskolea eta Udal Txistulari Bandea Bilboko Udal Bandea kudeatzeaz be arduratzen den Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailaren menpeko BilbaoMusika erakunde autonomoari lotuta dagoz gaur egun.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu