Arcade Fire eta Lady Antebellum nagusi Grammyetan

Bizkaie! 2011-02-14 14:30   Musikea

Urteko Disko Onena Arcade Fire taldearen The Suburbs lana izan da eta Lady Antebellum country taldekoak, barriz, Urteko Grabazino Onenaren (diskoaren produkzinoagaitik) eta Urteko Kantu Onenaren (musikagileari) garaikurrak irabazi ditue Need You Know kantuagaitik.

Bart Los Angeleseko Staples Center ospetsuan egindako galan, Arcade Fire talde kanadarrarentzat izan da 53. Grammy Sarien banaketako sari nagusia, epaimahaiak Urteko Disko Onena The Suburbs lana izan dala erabagi ostean. Edozelan be, Lady Antebellum country taldeko kideak be sano pozik egongo dira izan be, Urteko Grabazino Onenaren (diskoaren produkzinoagaitik) eta Urteko Kantu Onenaren (musikagileari) garaikurrak irabazi ditue Need You Know kantuagaitik.

Ganerakoan, Lady Gaga, Muse, Train eta Lady Antebellum be sarituen zerrendan dagoz. Gaga-k Pop Disko Onenaren saria irabazi eban The Fame Monster lanari esker eta beste bi garaikur irabaziak zituan aurretik (Musika Bideo Labur Onena eta Emakumezko Pop Emonaldi Onena, biak Bad Romance kantuagaitik). Bikoteko edo Taldeko Pop Emonaldi Onenaren saria Train taldeak eskuratu eban Hey, Soul Sister kantuagaz eta Emakumezko Country Interpretazino Onena, barriz, Miranda Lamberten The House That Built Me izentau eben.

Beste alde batetik, Rock Disko Onena Muse hirukotearen The Resistance izan zan eta Country Disko Onenaren Saria Lady Antebellumen Need You Know lanari emon deutsie.

Artista Barri Onenaren kategorian, Esperanza Spalding izan da irabazlea eta Justin Bieber artista gaztea sari barik geratu da.

Rap Diskorik Onenari jagokon garaikurra, barriz, Eminem-entzat izan da.

Los Angelesko Staples Centerren egindako sari banaketa ekitaldian zuzeneko emonaldiak be izan dira, besteak beste, Lady Gaga, Muse, Bruno Mars, Usher, Justin Bieber eta Bob Dylan eta, Mumford & Sons taldea.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu