Judas Priest-en agurra eta Shakiraren zuzenekoa, laster Bilbon

Bizkaie! 2011-02-16 10:11   Musikea

Musika munduko izen ezagun askoren barri izango dogu udabarritik aurrera Bilbon, izan be, hainbat taldek kontzertuak eskeiniko dituela jakinarazo dabe asteon.

Musika munduko izen ezagun askoren barri izango dogu udabarritik aurrera Bilbon, izan be, hainbat taldek kontzertuak eskeiniko dituela jakinarazo dabe asteon. Grammy saria irabazi barri dauen Arcade Fire taldeak Guggenheimen joko dau garagarrilaren 13an. BBK Live 2011 jaialdiko arduradunek lau izen barri gehitu ditue zerrendera: Blondie, Beady Eye, TV On The Radio eta Ken Zazpi. Horrezaz gan, Shakira kantari kolonbiarra be barriz etorriko da gurera, maiatza aldean. Eta amaitzeko, momentuz behintzat, Judas Priest taldeak agur-birako kontzertuetako bat BECen emongo dau garagarrilean, Motörhead eta Saxon bandakaz batera.

Oraintsu izan zan Sahakira gure artean, igazko zemendian, baina barriro be Bilbo aldera etorteko prest agertu da. Kontzertuaren data zehatza zein izango dan jakin ez arren, Last Tour International kontzertu sustatzaileak adierazo dauenez, maiatzean izango da San Mamesen futbol liga txapelketea behin amaituta.

BBK Live 2011 jaialdiak bete egingo ditu Kobetamendiko zelaiak garagarrilaren 7an, 8an eta 9an. Lehenagotik iragarritako Coldplay, Crystal Castles, Russian Red, Amy Winehouse, Kasabian, Kaiser Cheifs, !!!, Black Crowes, The Chemical Brothers, Jack Johnson, 30 Seconds To Mars eta M Clan taldeei, beraz, Blondie, Beady Eye, TV On The Radio eta Ken Zazpi batuko jakez. Dana dala, kartela ez dago guztiz zarratuta oraindino. Dagoeneko salgai dagoz bai hiru egunetarako bonuak (110 euro) bai eguneko sarrerak be.

Arcade Fire taldearen garagarrilaren 13ko kontzerturako sarrerak martiaren 3an ipiniko ditue salgai. Guggenheim Bilbao Museoko zabalgunean egingo dabe emonaldia eta 7.000 txartel besterik ez dira salduko. Talde kanadarrak domekan Urteko Diskorik Onenaren saria jaso eban Grammy sarien 53. edizinoan, Fire The suburbs diskoari esker. Kontzertua Bizkaiko Foru Aldundiak eta Bilboko Udalak antolatu dabe, Last Tour Internationalen laguntzeagaz.

Get In kontzertu sustatzaileak azaldu dauenez, Judast Priest taldeak Barakaldon joko dau Epitaph Tour 2011 agur-birearen barruan. Hitzordua garagarrilaren 31n izango da, BECen. Zuzeneko honeekaz talde britainiar heavyak ia berrogei urteko ibilbide luzeari amaierea emongo deutso. Rob Halford buru dauen bandaren eskutik klasiko bihurtu diran Rock hard ride free, Painkiller, Metal gods edo Breaking the law abestiak entzuteko aukera izango dogu. Judas Priest-egaz batera, Motörhead eta Saxon ezagunak izango dira eszenatokian. Gaurtik aurrera erosi leikez txartelak.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu