Bilbao BBK Live jaialdiak eguneko sarrerak salgai ipini ditu
2011-02-11 14:25 MusikeaBonuen eskeintza berezia (90 euro gehi gastuak) amaitu barri, Bilbao BBK Live 2011 jaialdiak eguneko sarrerak salgai ipini barri ditu.
Bonuen eskeintza berezia (90 euro gehi gastuak) amaitu barri, Bilbao BBK Live 2011 jaialdiak eguneko sarrerak salgai ipini barri ditu. Bonuek, orain, 110 euro balio ditue. Ganera, kontzertuen sustatzaile Last Tour International enpresak egun bakotxean joko daben artisten zerrendea jakinarazo dau.
Jaialdiaren lehenengo egunean, garagarrilarren 7an, Coldplay izango da talde nagusia. Egun horretan Crystal Castles eta Russian Red taldeek ere joko dabe. Sarrerak 60 euroan salduko dabez. Hurrengo egunean, garagarrilaren 8an, Amy Winehouse kantari ezaguna izango da kartelburua. Kasabian, Kaiser Cheifs eta !!! bandak be Kobetamendin egongo dira. Sarrerea 55 euro izango da. Azkenengo egunean, garagarrilaren 9an, The Black Crowes estatubatuarrak izango dira egitarauko buruak; eta eurekaz batera, The Chemical Brothers, Jack Johnson, 30 Seconds To Mars eta M Clan taldeek joko dabe. Azken eguneko sarreraren prezioa be 55 euro izango da. Txartelen prezioei gastuak gehitu behar jakiez. Informazino gehiago gura izan ezkero: www.bilbaobbklive.com
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!