Audience taldeak zuzenean aurkeztuko dau 'Audience plays Amerikanuak' ikusentzunezkoa
2011-02-23 10:40 MusikeaAudience taldeak Amerikanuak soinu bandarako sorturiko konposizinoak zuzenean aurkeztuko ditu, Audience plays Amerikanuak emonaldian, 2010ean Donostiako Nazinoarteko Zinemaldian aurkezturiko dokumentalaren irudietan oinarrituta.
Audience taldeak Amerikanuak soinu bandarako sorturiko konposizinoak zuzenean aurkeztuko ditu, Audience plays Amerikanuak emonaldian, 2010ean Donostiako Nazinoarteko Zinemaldian aurkezturiko dokumentalaren irudietan oinarrituta. Taldearen aurreko lanetan ez bezela, boskoteak euren abestien konposizinoari eta interpretazinoari ekingo deutsie zuzeneko irudiakaz batera.
Audience, martiaren 3an EHUko Bizkaia Aretoan izago da, eta martiaren 18an Elorrioko Ateneo Aretoan Amerikanuak zuzenean aurkezten.
Amerikanuak (2010) Nacho Reig eta Gorkak Bilbaok zuzenduriko eta izenburu bardina dauen dokumentalaren soinu bandea da. Audience taldeak dokumentalerako zuzenean sorturiko 19 kantak, blues, rock eta folk doinutan oinarritzen dira. Dagoeneko ohikoak diran gitarra, bibolin, piano eta steel gitarreari, aurretiaz grabautako oinarri eta programazinoak batu jakoz, taldearen lehen lan luzearen antzera, eta esperimentazinora eroaten ditu erritmo tradizioanalak. Musika amerikarraren erroak eta aukera barrien bila joandako personen istorioek bat egiten dabe, kutsu bereko oinarri daben irudi eta kantuetan, joan etorriko bidaia balitz. Gernikako boskoteak Jose Lastra produktoreagaz grabau dau Amerikanuak soinu banda, aurretiaz Some Lovely Hands On Dry Skin (2001) eta Second Handed (2002) diskoakaz egin eban modura.
Amerikanuak, Donostiako 58. Nazioarteko Zinemaldian aurkeztua izan da premierean Zinemira atalaren barruan. Amerikanuak bIDEhUTS plataformapean argitaratua dago, irailaren 20an, bere hamabigarren erreferentzia legez eta eskuragarri dago bere webgunean: www.bidehuts.net.
Audience:
- Pianoa & gitarrea: Gaizka Insunza.
- Gitarrea, namjoa & programazinoak: Hannot Mintegia.
- Pedal steel, steel guitar, dobroa & bibolina: Ager Insunza.
- Kontrabaxua: Andoni Laurizirika.
- Bateria: Mikel Sagarna.
Amerikanuak. Kantuen zerrendea:
1.- Elko landscape.
2.- Elko awakening.
3.- Remembering Anakabe.
4.- Hard and weird (Amerikanuak).
5.- Jose Mari's blues.
6.- Elko by night.
7.- Colonial song.
8.- The inmigrant.
9.- Amerikanuak.
10.- Elantxobeko portua I.
11.- Elantxobeko II.
12.- Was it amor.
13.- In a small town.
14.- Urdaibai delta homesick blues.
15.- Inaxio and Bartolo's honky tonk
16.- Working light.
17.- Working light (With band).
18.- Colonial song (Duet).
19.- Zahartzaroa.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!