Gaur abiatuko da Barrutirock talde barrien zirkuitua
2011-02-23 11:02 MusikeaÚltimo día eta Two mules and a Rainbow taldeen kontzertuek emongo deutse hasierea gaur iluntzean Bilboko Udalaren Enplegu, Gazteria eta Kirol Sailak antolatutako Barrutirock ekimenari.
Último día eta Two mules and a Rainbow taldeen emonaldiek emongo deutse hasierea gaur, hilak 23, Bilboko Udalaren Enplegu, Gazteria eta Kirol Sailak antolatutako Barrutirock talde barrien kontzertuen zirkuituari. Gaurko emonaldia 20:00etan hasiko da, Crazy Horse aretoan.
Barrutirock ekimenaren helburua lehenengo pausuak emoten dabizen bertoko taldeak bultzatzea da, dobako kontzertuak emoteko aukerea eskainiz. Kontzertu guztiak Bilboko barrutietan egiten dira. Zuzenekoei esker taldeek euren lanak jentaurrean aurkezten ditue eta ikusleen aurrean esperientzia irabazten dabe.
Gaur iluntzeko emonaldiaz gan, beste bi antolatu ditue martian. Lehenengoa martiaren 9an izango da, Bilborocken, 20:00etan, eta Ustelak eta Hate Mondays rock taldeek joko dabe. Bigarrena Errekalde auzoan izango da, martiaren 23an, eta Ukabila metal taldeak eta Gazte Gogorrak punk taldeak joko dabe, 21:30ean, Elexabarriko ikastetxean.
Igaz sortu zan Barrutirock programea, eta ordutik hogeita bi taldek euki dabe Bilboko hainbat aretotan joteko aukerea. Parte-hartzaileen artean danetariko estiloak egon dira: rocka, metala, popa eta abar.
Barrutirock zirkuituan parte hartzeko, beharrezkoa da taldeek Bilboko taldeen erroldan izena emotea. Hona hemen erroldan sartzeko bidea: www.bilbao.net/bilborock
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!