Berri Txarrak-en 'Folklore' abestia Independent Music Awards lehiaketan izentaua
2011-02-21 14:51 MusikeaTalde nafarra Amerika Tour 2011 biran buru belarri dabil Txile, Brasil, Argentina eta Kanada aldean.
Amerika Tour 2011 biran buru belarri dabizela, Berri Txarrak talde nafarrak albiste ederra jaso barri dau; hirukotearen Folklore kanta Independent Music Awards sariketako Punk kanturik onena kategorian lehiatuko da, beste lau abestigaz batera.
Independent Music Awards (IMA), musika independentearen munduan urtero agertzen diran izen eta jazoera esanguratsuenak saritzen ditu. Epaimahaikideen artean Tom Waits, Ozzy Osbourne, Suzzane Vega eta Pete Wentz dagoz, besteak beste.
Epaimahaiaren erabagia martiaren erdialdean jakianazoko dabe. Dana dala, entzuleen sariari jagokonez, entzule eta jarraitzaileek aukera dabe gogoko hautagaiei botoa emoteko. Epea garagarrilaren 11an amaituko da. Hona hemen helbidea: http://www.independentmusicawards.com/imanominee/10th
Zezeilaren 18an, Sao Jose dos Camposen (Brasil) hasi eban taldeak Amerika Tour 2011 eta hurrengo egunean Sao Paulon jo eben. Birako hiru kontzertu, ganera, Rise Against talde ezagunagaz joko ditue. Hona hemen Ameriketan eskaniko dituen zuzenekoen zerrenda osoa:
- Zezeilak 21: Bragança Paulista (Brasil).
- Zezeilak 24: Santo Andre (Brasil).
- Zezeilak 25: Curitiba (Brasil) + Rise Against
- Zezeilak 26: Sao Paulo (Brasil) + Rise Against
- Zezeilak 27: Buenos Aires (Argentina) + Rise Against
- Martiak 2: Buenos Aires (Argentina).
- Martiak 3: Bellavista (Santiago,Txile).
- Martiak 4: San Antonio (Txile).
- Martiak 5: Santiago (Txile).
- Martiak 8: Mexiko DF (Mexiko).
- Martiak 10: Toronto (Kanada).
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!