Delorean talde zarauztarraren 'Subiza' diskoa Impala sariketarako hautagai

Bizkaie! 2011-02-21 17:07   Musikea

Impala Diskoetxe Independenteen Europako Alkartea da. Zezeilaren 28an jakinarazoko dabe disko irabazlearen izena.

Talde zarauztarraren Subiza (Mushroom Pillow) diskoa Impala sariketan urteko diskorik onenaren kategorian hautagai izentau dabe. Impala Diskoetxe Independeteen Europako Alkartea da. Zezeilaren 28an jakinarazoko dabe disko irabazlearen izena.

Delorean Zarautzen sortu zan, 2000. urtean. Handik urtebetera Silhouettes (Underhill Records) euren lehenengo diskoa argitarau eben. Diskoa agortu eta berrargitaratu egin behar izan eben. Makina bat zuzeneko emon ostean, 2003ko udan estudioan sartu ziran bigarren lana grabetako asmoz. Lan horren emoitzea da 2004ko Delorean (BCore Disc). Ostean, musikearen alde jantzagarrienean sakonduz atara eben The Metropiltan Death (2005). Hurrengo urtean, jantzarako musikan sartu ziran bete-betean Into The Plateau diskoagaz. Igaz kaleratu eben Subiza, pop doinuak eta elektronikea giro mediterranearragaz nahasten dituan lana.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu