Kaotiko taldeak bigarren bideoklipa grabau barri dau

Bizkaie! 2011-02-11 13:32   Musikea

Boskote arabarrak Reacciona!! diskoko Al final del túnel abestiaren bideoklipa grabau barri dau Gasteizen

Boskote arabarrak Reacciona!! diskoko Al final del túnel abestiaren bideoklipa grabau dau Gasteizko K2 gimnasioan. Disko horretako bigarren bideoklipa da berau; lehenengoa Bienvenido al show izan zan. Mikel Rodriguez, Manuel Gonzalez Garcia, David Arriet eta Maitane Lukanbio aktoreek hartu dabe parte proiektuan, eta eurekaz batera, 150 extra inguru egon dira grabazinoan. Rodriguez Euskadiko Kick Boxing txapelduna (2005) da.

Beñat Gantxegik zuzendu dau bideoklipa eta produkzinoa eta errelizazinoa Akene Films-ek egin dau. Argazki-zuzendaria Juantxo Sardon izan da. Bideoa martiaren hasieran egongo da ikusgai.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu