Ken Zazpi, Tiken Jah Fakoly eta Iam, aurtengo EHZ jaialdian

Bizkaie! 2011-02-15 13:29   Musikea

Festibala Heletan izango da, garagarrilaren 1ean, 2an eta 3an. Dagoeneko salgai dagoz bonoak.

Euskal Herria Zuzenean festibalak 2011ko egitarauan izango dituan lehenengo taldeen barri emon dau; Ken Zazpi bizkaitarrak, Tiken Jan Fakoly bolikostarra eta Marseillako Iam rap taldea, hain zuzen be. Jaialdia Heletan izango da, garagarrilaren 1ean, 2an eta 3an. Dagoeneko salgai dagoz bonoak 40 euroan.

Ken Zazpi talde gernikarrak Ortzemugak begietan lan barria izango dau kantagai Heletan, baina baita dagoeneko klasiko bihurtutako hainbat kanta be.

Tiken Jan Fakoly reggae kantariak African Revolution izeneko disko barria kaleratu eban igaz. Bere ibilbidean hari nagusi bi nabarmentzen dira: Afrika eta iraultza.

Iam hip-hop talde frantsesa lehenengoz izango da Euskal Herrian. Hogei urtetik gorako bide oparoaren ostean, Marseillako taldea disko barria atontzen dabil.

Informazino gehiago behar izan ezkero: www.ehz-festibala.com

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu