Esku-soinuaren eta txistuaren arnasa jaso dabe Aitor Furundarenak eta Garikoitz Mendizabalek
2010-09-30 15:56 MusikeaAitor Furundarenak eta Garikoitz Mendizabalek esku-soinua eta txistua oinarri daben konposizinoak aurkeztu ditue 'Arnasa' izeneko diskoan. Elkar diskoetxearen eskutik, alaitasuna, hausnarketea eta jantzarako gogoa dakar lanak, 'sustraiei eutsiz, etorkizunari begiratuz', diskoetxeko Anjel Valdesen esanetan.
Aitor Furundarenak eta Garikoitz Mendizabalek esku-soinua eta txistua oinarri daben konposizinoak aurkeztu ditue 'Arnasa' izeneko diskoan. Elkar diskoetxearen eskutik, alaitasuna, hausnarketea eta jantzarako gogoa dakar lanak, 'sustraiei eutsiz, etorkizunari begiratuz', diskoetxeko Anjel Valdesen esanetan.
'Orain dala hiru urte hasi ginan proiektu honegaz, lagunak gara eta gure amesa zeozer eskaintzea zan, ekarpentxua egitea', azaldu dau Mendizabalek. Hasierako ames hori ez zan, inondik inora, disko bat sortzea, Furundarenak azpimarratu dauenez, baina 'kontzertuetan, publikoaren erantzuna ikusita, hasieran material didaktiko moduan sortutako ha disko batean jaso behar zala ikusi genduan'. Eta horixe da egin dabena, arnasa soinu bihurtu eta musikearen magia jasoten ahalegindu dira.
Entzun, diskoko 'Fandango bolero' kantua.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!