'Aitormena' We are Standard taldeak moldatua eta beste klasiko batzuk 'Loving'Gaztea' bilduman

Bizkaie! 2010-09-27 18:17   Musikea

Aitatu diskoaren aurrerapen-singlea benetako harribitxia da; We are Standard talde getxotarrak 'Aitormena' abestiaren bertsinoa eskaintzen deusku, 1984an Hertzainak taldeak sortu eban ezinbestezko erreferentzia.

Irailaren amaiera aldera Lovin'Gaztea diskoak argia ikusiko dau, euskal rockak sortutako maitasun-kantuen bilduma bikaina izateaz gan, gure musikearen historian zehar egindako ibilbidea be bada, azken hogei urteetan hainbat talde, abesti, estilo, joera, eta ezaugarri izan dituan ibilbidea. Hain zuzen, disko hauxe izango da Gaztea irratiaren 20. urteurreneko kanpainearen ardatza.

Diskoak bikain alkartzen ditu, alde batetik, ibilbide oparoko, gaur egungo talde indartsuak (We Are Standard, Barricada, El Mentón de Fogarty), eta bestetik, euskeraz kantetan daben eta gaur egun pil-pilean dagozan rock taldeak (Ken Zazpi, Berri Txarrak, SuTaGar, Gatibu, Kerobia, Gari, Betagarri, Deabruak Teilatuan, Esne Beltza, Sei Urte, Gose, Sugan, Makala, Seiren, Lauroba…).

Aitatu diskoaren aurrerapen-singlea benetako harribitxia da; We are Standard talde getxotarrak 'Aitormena' abestiaren bertsinoa eskaintzen deusku, 1984an Hertzainak taldeak sortu eban ezinbestezko erreferentzia.

We are Standard taldea bere magia eta talentua erabili ditu jatorrizko balada klasikoa kanta jantzagarri bihurtzeko: Entzun hemen.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu