Quique Gonzalezek 'Daiquiri Blues' aurkeztuko dau Bilbon

Bizkaie! 2010-09-30 11:41   Musikea

Quique González abeslari madrildarra Arriaga Antzokiko programazinoaren protagonista izango da datorren zemendiaren 17an. Arratsaldeko 20:00etan, Quique Gonzálezek zuzenean aurkeztuko dau 'Daiquiri Blues', bere azken diskoa eta bere ibilbideko zortzigarrena.

Quique González abeslari madrildarra Arriaga Antzokiko programazinoaren protagonista izango da datorren zemendiaren 17an. Arratsaldeko 20:00etan, Quique Gonzálezek zuzenean aurkeztuko dau 'Daiquiri Blues', bere azken diskoa eta bere ibilbideko zortzigarrena. Album barri honek Quique Gonzálezen ibilbide eredugarriari eusten deutso, hau da, abesti oparoez jositako ibilbideari; oraingoan, bere disko biribilena, sendoena eta hunkituena dakarsku. Musika hutsa, arimeagaz, inspiratua eta artisaua. Danetara, 13 abesti, patxadaz gozetako, zauriaren osteko baltsamoaren antzera.

1973ko urrian jaio zan Madrilen eta 1997an plazaratu eban bere lehenengo diskoa, hain zuzen be, 'Personal' izenburukoa, eta jarraian 'Salitre 48' (2001), 'Pájaros mojados' (2002) 'Kamikazes enamorados' (2004), 'La noche americana' (2005) eta zuzeneko 'Ajuste de cuentas' (2006) lako obra biribilak argitaratu zituan. Datorren urriaren 27an salgai jarriko dauen bere zortzigarren eta azken lana Arriagan eskainiko dauen kontzertuan aurkeztuko dau. Hamaika urteko ibilbide honetan, kalidadezko artista moduan finkatu da, pasinoa, intimidadea eta elektrizidadea daben kantuekaz. Luz, Miguel Rios edo Jorge Drexler lako artistek Quique Gonzalezen kantuak abestu ditue. Holan egin eban Secretoseko Enrique Urquijo handiak be, 'Aunque tú no lo sepas' kantuaren interpretazino magikoa eginez.

Kontuak kontu, honezkero salgai dagoz 'Daiquiri Blues' diskoaren zuzeneko aurkezpenera joateko sarrerak. Albuma bere diskoetxe barriagaz grabau dau Nashvillen, Brad Jones produktore ospetsuagaz.


Quique Gonzalez Arriaga Antzokian

Hitzordua datorren zemendiaren 17an, arratsaldeko 20:00etan, izango da. Kontzerturako sarrerak irailaren 23tik dagoz salgai eta prezioak 12 eurotik 25 eurora bitartekoak dira.

Salmenta: Arriaga-ko lehiatiletan, 944 310 310 telefono zenbakian, www.teatroarriaga.com webgunean eta BBK zerbitzu anitzeko kutxazainetan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu