Emakumeek trikitixeagaz izandako loturea aztertuko dabe 'Inpernuko Poza' jardunaldien VII. edizinoan

Bizkaie! 2009-09-10 14:09   Musikea

Emakumea eta trikitixea. Edota trikitixa eta emakumea. Gaur egun, alkarrekin ondo ezkontzen diran berba bi horreek bata bestetik aparte bizi izan dira derrigorrez. Ez da hainbeste denpora emakumeak galarazpenetik plazarako bidea egin ebanetik. Euskal Herriko Trikitixa Elkarteak antolatuta, 'Inpernuko Poza' jardunaldiek ilunetik argirako bide hori erakutsi gura dabe gaur eta bihar Donostiako Udal Liburutegian.

XXIII. Habanera Jaialdiak itsas doinuak ekarriko ditu Getxora

Bizkaie! 2009-09-09 18:46   Musikea

Habanerak eta itsas doinuak izango dira protagonista nagusi Getxon barikutik, irailak 11, domekara arte, Getxoko XXIII. Habanera Jaialdiaren eskutik. Hiru egunez, Portugaleteko Santa María abesbatza, Grup Berngantí kataluniarra eta Kubako Caracol taldea izango dira jaialdian.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Nazinoarteko kaleko musikarien 'Musikale' topaketeak 12 talde ekarriko ditu Bizkaiko lau udalerritara

Saioa Torre Gereketa 2009-09-09 15:20   Musikea

Leioako, Basauriko, Erandioko eta Sestaoko kaleak musikaz jantziko dira irailaren 18tik 20ra bitartean ospatuko dan Musikale Nazinoarteko Kaleko Musikarien IX. Topaketeari esker. Portugaleko Desbundixie, Erresuma Batuko Redding Scottish Pipe Band edota bertoko Turukutupa izango dira, besteak beste, parte hartzaileak.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Arriaga Antzokiak Alfredo Krausen omenezko Gala Lirikoa eskainiko dau irailaren 8an

Bizkaie! 2009-09-07 15:22   Musikea

Gala liriko horri ahotsa jarriko deutsie Marta Ubieta, Irantzu Bartolomé, Nuria Orbea, Naroa Intxausti, Itziar de Unda, Elena Barbé, Consuelo Garres, Ainhoa Zuazua eta Helena Orcoyen sopranoek; Maite Maruri eta Marife Nogales mezzo-sopranoek, Jose Luis Sola, Andeka Gorrotxategi eta Alberto Nuñez tenoreek eta Guk Hoe Song baritonoak. Kontzertuan, Bilboko Orkestra Sinfonikoak joko dau Günter Neuhold-en zuzendaritzapean.

Ruaille-Buaille taldeak diskoa aurkeztuko dau Getxoko folk jaialdian

Bizkaie! 2009-09-04 16:43   Musikea

Ruaille-Buaille talde bizkaitarrak Getxoko folk jaialdiaren azken egunean, irailaren 6an, joko dau, Erromoko plazan, 18:00etan (sarrerea doban), euren diskoa aurkezteko.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Agortu egin dira 'Mamma mia!' musikalerako sarrerak

Bizkaie! 2009-09-03 14:24   Musikea

Ia 40.000 ikuslek ikusi dabe musikal arrakastatsu hau Arriaga Antzokian, eta 1.580.000 euro batu ditue, marka guztiak hausiz

Zifra horreek gogoan hartuta, 'Mamma mia!' da Euskadiko arte eszenikoen historian zehar diru-sarrera eta ikusle kopuru handiena lortu dauen ikuskizuna.

Lain Villabonatarrak lehenengo diskoa grabetan hasi dira

Bizkaie! 2009-09-01 11:40   Musikea

Lain Villabonako musika-talde gaztea Elkar estudioan dago egunotan euren lehenengo diskorako kantak grabetan. Taldea orain dala urtebete egin zan ezagun Lor taldearen Zure doinua kantearen bertsinoari esker.

Fitoren 'Antes de que cuente diez' diskoaren zuzeneko aurkezpena Santanderren zemendiaren 6an

Bizkaie! 2009-08-27 10:33   Musikea

Irailaren 15ean kaleratuko dau disko barria Fitok; danetara, 10 kantu barri batuko ditu azken lan honek eta lehen singlearen bideoklipa, 'Por la boca vive el pez' birako azken kontzertua eta beste zenbait nobedade jasoko ditu DVD batean.

Kauta taldea 'Vans-The Album' bilduman

Bizkaie! 2009-08-26 11:12   Musikea

'Vans-The Album' bildumeak lehenengo aldiz batu ditu lan batean sona handiko talde internazionalak eta autoedizinoan nahiz diskoetxe independenteetan dabilzan taldeak, besteak beste, Kauta, Marvin eta Adrenalized euskal taldeak.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Bide Ertzeanen 'Leidor Sessions' irailean kalean

Bizkaie! 2009-08-26 10:55   Musikea

Joandako urtarrilaren 16ko kontzertu gogoangarria jasoten dauen zuzeneko CD-DVD honetan, taldearen disko guztietako kantuak dagoz eta baita kantu barri bat be. Raul Lopezek zuzendu dauen DVDan, barriz, taldeari buruzko dokumental bat be batu da.

Sete Sóis Sete Luas Jaialdia Deban irailaren 4, 5 eta 6an

Bizkaie! 2009-08-26 10:39   Musikea

Sete Sóis Sete Luas Jaialdiak gure garaiko herri musikeagaz eta arte plastikoagaz osotutako programazinoa eskaintzen dau, eta Mediterraneo aldeko eta portugaldar munduko artista handiek parte hartzen dabe.

Pablo Milanesek zabalduko dau Folk Getxo BBK Jaialdia

Bizkaie! 2009-08-25 12:37   Musikea

Aurten sarrerea pagau beharko da Folk Getxo BBK'09 Jaialdiko kontzertu nagusietan. Gauero, 21:30ean, izango dira emonaldiak Areetako Geltokiaren plazan eta 10 eta 15 euro bitarteko salneurria izango dabe sarrerek.

Tina Turner abeslariak zuzeneko diskoa eta DVDa plazaratuko ditu irailean

Bizkaie! 2009-08-19 11:18   Musikea

Abeslari estadubatuarrak musikearen munduan 50 urte bete zituan igaz eta, hori ospatzeko, 90 kontzertuko birea egin dau azken sei hilebeteetan, Europan eta AEBetan. 'Tina Live' izeneko lan barrian, Arnhem herrian (Herbehereak) emondako kontzertua agiri da.

Bilboko Aste Nagusiko alardeak Laboa eta Iradier omenduko ditu

Bizkaie! 2009-08-18 14:57   Musikea

Hamaika pieza izango dituan kontzertuan, Laboaren ‘Txoria txori’ edo ‘Izarren hautsa’ abesti klasiko herrikoiak eta Iradierren ‘La paloma’ entzungo dira. Euskal doinu tradizionalek be izango dabe lekua, ‘Andre Madalen’ kasurako, eta baita ‘Tico tico’ brasildar doinuak lakoak be. Alardea ‘Badator Marijaia’ abestiak zarratuko dau.

'Arte eta Jazz Gauak' antolatu ditu Bilboko Guggenheim Museoak

Bizkaie! 2009-08-18 11:46   Musikea

Abuztuaren 18tik 21era bitartean, 23:00etatik 2:00etara arte, izen handiko musika taldeen emonaldiak izango dira museoaren Atrioan. Jazz musikeagaz batera, hurreratzen diran bisitariek bertako erakusketez be gozau ahal izango dabe.

Gitarra elektrikoaren asmatzailea hil da

Bizkaie! 2009-08-14 11:05   Musikea

Les Paul New Yorkeko ospitale batean hil da 94 urte zituala

Neumonia baten ondorioz hil da 94 urte zituala Les Paul, gitarrajole handia izateaz gan, gitarra elektrikoen diseinatzaile aitzindaria izan zana. 1941 urtean gorputz gogorreko lehenengo gitarra elektrikoa sortu eta berrogeitamargarren hamarkadan rock and rollaren sorreran eragin zuzena izan eban.

Neil Young musikaria omenduko dabe Grammy sarien astean

Bizkaie! 2009-08-13 10:55   Musikea

Gau-emonaldia datorren urteko urtarrilaren 29an ospatuko da, Grammy sariak banatu baino egun bi lehenago. Young musikariaren arrakasta profesional eta ongintzako lanak aintzatetsiko ditue.

Francisco Escuderoren 'Gernika' operea entzungai Donostiako Musika Hamabostaldian

Bizkaie! 2009-08-12 11:44   Musikea

Ekitaldia abuztuaren 26an izango da, Kursaal Aretoan. Kontzertu bertsinoan eskainiko da baina, aldi berean, bideo bat be proiektauko dabe. Danetara, 200 lagunek parte hartuko dabe, musikari eta kantari artean, Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren eskutik. Sarrerea: 30 euro.

'Mamma Mia' musikalaren itsuei egokitutako emonaldia egongo da Arriaga Antzokian abuztuaren 19an

Bizkaie! 2009-08-12 11:05   Musikea

Jarduera hori Arriaga Antzokiak eta ONCE erakundeak 2008ko zemendian sinatutako hitzarmenaren barruan dago, ikusmen urritasuna daben pertsonei antzerkiko ikuskizunez gozetako aukerea emoteko helburuagaz. AUDESC sistemeari esker, itsuei antzezlanean agiri diran elementuen ganeko deskribapena egiten jake, denpora errealean.

Bob Dylanek gabon-kantak batzen dituan disko bat grabau dau

Bizkaie! 2009-08-11 11:22   Musikea

'Billboard' musika-aldizkariak baieztau dau Dylanen disko barria existiduten dala. Lanak jasoten dituan abesti batzuk 'Must be Santa' eta 'I'll be Home for Christmas' dira.