Nino Bravo zanaren kantak Campos Antzokian

Bizkaie! 2010-09-21 14:55   Musikea
Urriaren 1etik 3ra, 'Nino Bravo, el musikal' ikuskizuna izango da Bilbon

Ikuskizuna handia eta ikusgarria da, Elite Producciones taldearen ordezkarien esanetan. Hogei musikari, kantari eta jantzari baino gehiagok osotutako talde artistikoa ez ezik, Nino Bravoren irudia eta ahotsa be agertuko dira eszenatokian, baita bere bizitzako irudi argitatubakoak, bere lankideen lekukotasuna eta bere legendaren sustatzaileak be.

Nino Bravo kantari valentziarrari buruzko 'Nino Bravo, el musical' ikuskizuna Bilboko Campos Antzokira ailegauko da urriaren 1etik 3ra arte. Orain arte 200.000 ikus-entzule baino gehiago izan ditu musikalak. Sarrerak BBKn zein antzokiko leihatiletan dagoz salgai.

Ikuskizuna handia eta ikusgarria da, Elite Producciones taldearen ordezkarien esanetan. Hogei musikari, kantari eta jantzari baino gehiagok osotutako talde artistikoa ez ezik, Nino Bravoren irudia eta ahotsa be agertuko dira eszenatokian, baita bere bizitzako irudi argitatubakoak, bere lankideen lekukotasuna eta bere legendaren sustatzaileak be.

Maria, Jose Valhondo, Edu del Prado eta Carmen Rodriguezen ahotsek abesti hareek eta 1970eko hamarkadea ekarriko dabe gogora. Ikuskizunaren egilea Fernando Navarrete izan da, eta eszenografia Paco Bellorena da. Biak erreferente izan ziran TVEk 1970eko zein 1980ko hamarkadatan emondako saioetan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu