Leioako Udala VIII. Pop-Rock Lehiaketea martxan
2008-04-28 12:32 MusikeaLeioako Udala VIII. Pop-Rock Lehiaketako talde finalistak aukeratu ditue honezkero. Danetara, 116 taldek parte hartu dabe lehiaketan.
Funk Colective taldeak zarratuko dau ‘Bilbao Distrito Jazz’ programea
2008-04-25 15:45 MusikeaGaur, hilak 25, ‘Bilbao Distrito Jazz’ egitarauari amaierea emonaz, Funk Colective bilbotar taldeak joko dau da La Bolsan (Pelota Kalea 10, Alde Zaharra. 21:00etan).
Oskorrik 'Disko gogorrean galdu eta aurkituriko CDa' kaleratu dau
2008-04-25 10:30 MusikeaOrain dala hamabi urte, Oskorri taldeak 'The Pub Ibiltaria' abenturea jarri eban martxan. Oskorriko taldekideez gan, edozien musika-tresna jo edota kantau egiten eban publikoa da ekimen honetako protagonista nagusia. Ekimenaren 12. alea aurkeztu barri dabe, azken aurrekoa, 13 aleko bildumea izango baita.
Fernando Velázquezek Fantrobia saria jasoko dau Fant Bilboko Zinema Fantastikoaren XIV. Jaialdian
2008-04-24 19:46 MusikeaMaiatzaren 8tik 16ra bitartean egingo dan FANT Bilboko Zinema Fantasikoaren Jaialdiaren XIV. edizinoak Fantrobia Saria emongo deutso ‘El orfanato’ eta beste film batzuetako soinu bandak sortu dituan Fernando Velázquez bizkaitarrari.
Elvisavuelo azpeitiarrak martxan barriro
2008-04-24 14:07 MusikeaElvisavuelo taldeak kantu batzuk grabau ditu eta Myspacen entzuteko eta deskargetako aukerea dago.
Kalte bizkaitarrak melodia berreskuratu guran datoz
2008-04-23 12:49 MusikeaKalte orain dala zortzi urte sortu zan Usansolon. Gero, 2002an, 'Tortura' izeneko maketea kaleratu eben. Ordutik hona, taldekideen esanetan, bidea ez da erraza izan, 'aldaketak egon dira formazinoan eta estiloan'. Horretan oinarrituta dago Bilbon aurkeztu barri daben diskoaren izenburua: 'Larrosarik gabeko bidea'.
Manolo Garciak maiatzaren 13an kaleratuko dau disko barria
2008-04-21 14:11 Musikea'Saldremos a la lluvia'. Hori da, hiru urteko isiltasunaren ostean, Manolo Garciak kaleratuko dauen disko barriaren izenburua. Kultura desbardinetako erritmo eta doinuak batzen dituan disko honen grabazinorako, Figueresen (Girona) eta Grezian, Kreta ugartean izan da abeslari, musikari eta margolaria.
Fitoren 'Soy todo lo que me pasa' autobiografia-liburua argitaratu dabe
2008-04-18 11:09 MusikeaFito Cabrales musikari bilbotarraren Soy todo lo que me pasa (Now Books) autobiografiako lehen lerroetan 'Fito naz. Txikia naz' esaldia irakur daiteke. Fito & Fitipaldis taldeko buruak bere bizitzako oroitzapenak kontau ditu lan horretan.
Samar: erritmoetan oinarritutako musikea
2008-04-17 15:39 MusikeaOrain dala bost urte sortutako taldea da Samar eta 'Ramas' izeneko lehenengo diskoa kaleratu barri dabe. Oinarrian australiar aborigenen didjeridoo musika-tresna berezia hartuta eta beste hainbat musika-tresna bereziren soinuak nahastauta, inprobisazinoaren eta ondo landutako soinuen erdibideko lanak batu ditue.
Los Moñas mungiarrak bitaminez ganezka jatorkuz
2008-04-15 15:41 MusikeaRockaren eta poparen arteko erdibidean, doinu alaiak batzen ditu Los Moñas taldearen bigarren diskoak. 'Vitaminas' izenburupean aurkeztu dabe gaur Bilbon disko bikotxa, 2005ean 'Yamomopipipapo' lana argitaratu ostean.
Fermin Muguruzak Jesus Garayren azkeneko lanerako soinu-bandea sortu dau
2008-04-11 14:24 MusikeaFermin Muguruzak Jesus Garayren ‘Mirant al cel’ dokumentalerako musikea sortu dau. Bartzelonako uriak 1938ko martiaren 16tik 18ra bitartera sufridutako bonbardaketen historia kontetan dau dokumentalak.
Donostiako Orfeoiak eta La Fura dels Baus taldeak obra bat taularatuko dabe alkarlanean Bilbon
2008-04-11 10:41 Musikea‘Veris Leta Facies’ (Udabarriaren arpegi alaia) ikuskizuna Carl Orff konposatzailearen ‘Carmina Burana’ lanean oinarrituta dago eta koru donostiarrak eta talde kataluniarrak alkarregaz taularatuko dabe apirilaren 16an Bilboko Elkarte Filarmonikoan.
Robert Cray, XX. Getxo & Blueseko izarra
2008-04-10 18:08 MusikeaAbeslari eta gitarra-jotzaile afroamerikarra izango da izarra bagilaren 6tik 8ra egingo dan Getxoko Nazioarteko XX. Blues Jaialdian.
Ruper Ordorika: 'Hamar t´erdietan. 10.30 p.m.'
2008-04-10 15:35 MusikeaZuzeneko bigarren diskoa aurkeztu dau gaur Ruper Ordorikak Bilboko Kafe Antzokian, 2006ko urriaren 26an eta 27an hamalau kanta grabau zituan areto berean, hain zuzen be.
Nafarroako eta EAEko musika aretoek ‘Kultura Live’ sortu dabe
2008-04-10 12:35 MusikeaMusikea zuzenean eskaintzen daben aretoetako jaubeek sortutako alkarte barriaren helburuak, besteak beste, EAEko eta Nafarroako kultura sarea dinamizau eta indartzea dira.
Hogei urteko ibilbidea 14 kantutan
2008-04-09 15:43 MusikeaMikel Markezek (Errenteria, 1971) bere zortzigarren lana kaleratu dau oraintsu. Ez dira kantu barriak, bilduma lana da; kontzertuak emoten hasi zanetik 20 urte beteko dira aurten, eta ibilbide horretako lana disko bakar batean batu dau ‘Zure begiek bilduma 1988-2008’ bilduman, hain zuzen be.
Jabier Muguruzarena da 2007ko euskal kanturik onena
2008-04-09 14:37 MusikeaJabier Muguruzak 2007ko euskerazko kanturik onenaren saria jaso dau Konplizeak bere azken laneko ‘Irene’ abestiagaz.
Hautagai bi dagoz Euskadiko Orkestra Sinfonikoa zuzentzeko
2008-04-09 11:46 MusikeaAndrey Boreyko nazinoarteko zuzendari ezaguna eta Pablo Gonzalez gaztea dira Euskadiko Orkestra Sinfonikoa (EOS) zuzentzeko hautagai nagusiak.
Hamabost kontzertu izango dira aurtengo Getxoko Jazzaldian
2008-04-03 18:37 MusikeaKontzertu nagusiak, oraingoan, John McLaughlin, Arturo Sandoval, Archie Shepp, Avishai Cohen eta Iñaki Salvador lako musikari handiek eskainiko ditue. Talde Lehiaketako eta Hirugarren Milurtekoa atalaren kontzertuak gehitu behar jakez horreei. Jazzaldiaren 32. edizinoa garagarrilaren 8tik 12ra bitartean ospatuko da.
‘Musika dibertigarria da’: helduentzako ekimena apirileko barikuetarako
2008-04-03 15:39 MusikeaBilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak ekimen barritzailea abiarazo dau herritarren artean musika klasikoagazko zaletasuna sustatzeko asmoz.
Barria barria be ez da,ezta?
Baina ona bai! Neure gustokue behintzet! eta aire barriak bai dakaz, tradizinoa eta oraingokoagoa...
»» Xiberoots, talde barria Baga-Bigan