The Kooks taldeak disko berria kaleratuko dau 2011ko hasieran
2010-08-24 14:27 MusikeaTaldeak aldaketak izan ditu (Chris Prendergast baterian eta Pete Denton bajuagaz) eta kanta barriek soinu barria izango dabela aurreratu dabe. Diskoa Londresen eta New Yorken grabau dabe Jim Abbiss ekoizleagaz (Arctic Monkeys, Kasabian, Editors).
The Kooks taldea estudioko hirugarren lana preparetan dago. Brightoneko taldeak 2011. urte hasierarako kalean izan gura dau disko barria.
Taldeak aldaketak izan ditu (Chris Prendergast baterian eta Pete Denton bajuagaz) eta kanta barriek soinu barria izango dabela aurreratu dabe. Diskoa Londresen eta New Yorken grabau dabe Jim Abbiss ekoizleagaz (Arctic Monkeys, Kasabian, Editors).
'Musikeari jagokonez, erabat desbardina da. Talde barria da, bi tipo barri... Soinuak aldaketa nabarmena izango dau baina erroak betikoak izango dira. Melodia oso garrantzitsua da gure taldearentzat. Soul musikea da eta berbatan be aldaketea igarten da', esan dau Luke Pritchard kantariak.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!