Xabier de Felipe bilbotarrak Gustav Mahler Jugendorchester orkestreagaz joko dau Europako hainbat uritan
2010-08-26 15:08 MusikeaGustav Mahler Gazte-orkestrea 1986an sortu zan Vienan, Claudio Abbado zuzendariaren ekinbidez, eta geroztik bere ospea sendotu baino ez da egin, egun munduko gazte-orkestra onenen artean kokatu arte.
Munduko gazte-orkestra ezagunenetarikoak, Gustav Mahler Jugendorchester dalakoak, bira honetako bere plantilako 125 musikarien artean euskaldun bat dauka, Xabier de Felipe bibolinista bilbotarra.
Gustav Mahler Gazte-orkestrea 1986an sortu zan Vienan, Claudio Abbado zuzendariaren ekinbidez, eta geroztik bere ospea sendotu baino ez da egin, egun munduko gazte-orkestra onenen artean kokatu arte.
Oraingo bira honetarako, abuztuaren hasieratik lan-saioakaz ibili dira Orkestrako 125 gazteak bi uritan, Bolzanon (Italia) eta Salzburgon (Austria), eta uri horreetan honezkero lau kontzertu eskainita ditue, Bolzanoko Festibaletan eta Salzburgoko Festibaletan.
Abuztuaren 28an hasiko dan Europan zeharreko biran, Herbert Blomstedt zuzendari estadubatuar bikainaren batutapean, Bruckner, Mahler, Hindemith eta Brahmsen obrak joko ditue, Christian Gerharer baritonoa eta Hilary Hahn bibolinista bakarlari diralarik, honako leku honeetan:
Abuztuaren 28an, Villach (Austria), Kongresshaus Aretoan.
Abuztuaren 29an, Grafenegg (Austria), Wolkenturm Aretoan.
Abuztuaren 31n, Amsterdam (Holanda), Concertgebouw Aretoan.
Irailaren 1ean, Londres (Ingalaterra), Royal Albert Hall Aretoan, BBCko Proms kontzertuetan.
Irailaren 3an, Neubrandenburg (Alemania), Konzertkirche Aretoan.
Irailaren 5ean, Frankfurt (Alemania), Alte Oper Aretoan.
Irailaren 8an, Dresden (Alemania), Semperoper Aretoan.
Irailaren 10ean, Luxemburgo, Philharmonie Aretoan.
Irailaren 12an, Perugia (Italia), Teatro Morlacchin.
Xabier de Felipe 2010 Ikasurte hasieratik Frankfurteko Hochschulen graduondokoa egiten dabil Walter Forchert-en gidaritzapean, Musikenen (Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegian) binolin karrerea egin ondoren. Schleswig-Holstein (2007-2008-2009) eta Junde Deutsche Philharmonie (Alemaniako Gazte Orkestra, 2010) orkestretako partaide be izan da. 23 urteko bibolinista bilbotarrak sari ugari jaso dauzka, besteak beste Euskadiko Ikastetxe-Artekoa (Donostia, 2004), Ganbara-Musikako 'Acordes' Saria (Madril, 2007), Ibercaja Gazte Lehiaketa (Logroño, 2009), Nicanor Zabaleta Saria (Donostia, 2009) eta 'Chapí' Hari-Lehiaketa Nazionala (Alicante, 2010).
Urte honen amaiera aldera errezitaldi batzuk egingo ditu, kasurako, Araiako Musikaldian eta Arriaga Antzokian.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!