Michel Camilo jazz latino piano jotzaileak lau kontzertu eskainiko ditu Euskadiko Orkestra Sinfonikoagaz
2010-08-20 14:17 MusikeaHoneek dira kontzertuen datak: irailaren 7an Bilboko Arteria Campos Eliseos Antzokian, 8an Iruñeko Baluarten, 9an Donostiako Kursaalen eta 10ean Gasteizko Antzoki Zaharrean. Ruben Gimeno izango da zuzendaria.
Michel Camilo jazz latino piano jotzaileak lau kontzertu eskainiko ditu Euskadiko Orkestra Sinfonikoagaz batera, orkestreak jakinarazo dauenez.
Honeek dira kontzertuen datak: irailaren 7an Bilboko Arteria Campos Eliseos Antzokian, 8an Iruñeko Baluarten, 9an Donostiako Kursaalen eta 10ean Gasteizko Antzoki Zaharrean. Ruben Gimeno izango da zuzendaria.
Santo Domingon jaioa, teknika bikaina dauka Michel Camilok eta bere melodiek Afrikako eta Karibeko doinu jazzistikoak ekarten deuskuez gogora, Euskadiko orkestrak jakinarazo dauenez. Danetara, 18 grabazino egin ditu bere ibilbidean eta Grammy sari bat eta bi Grammy Latino ditu, besteak beste.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!