Esne Beltza deskantsu barik!

Bizkaie! 2010-08-30 13:04   Musikea

Euskal Herria osoaz gan, taldea Londres, Japonia edo ta Alemanian ibili edo ibiliko da eta, beraz, Esne Beltzaren jantzarako musikeak gure mugak hausi dituala esan daiteke.

Esne Bertza taldea buru belarri sartuta dabil udabarrian kaleratutako 'Noa' diskoa zuzenean aurkezten. Ezelako duda barik, esan daiteke, urteko birarik arrakastatsuena egiten dagoala taldea eta horren adibide eskainitako kontzertu kopurua da, 60 kontzertu inguru, hain zuzen. Taldea gustura dabil diskoa aurkezten eta jentearen erantzuna be bikaina izaten ari da.

Arrakastearen puntan dabil Esne Beltza taldea, izan be, 'Noa' diskoaz gan, hainbat izan dira taldeak erakunde desbardinentzat aurten egindako kantuak: Udalbiltza, Kilometroak, Gazte Herria eta Piratak.

Euskal Herria osoaz gan, taldea Londres, Japonia edo ta Alemanian ibili edo ibiliko da eta, beraz, Esne Beltzaren jantzarako musikeak gure mugak hausi dituala esan daiteke.


Esne Beltza zuzenean

2010/09/03 Trapagaran (Txosnak).
2010/09/04 Lezama (Txosnak).
2010/09/11 Legutio (Plazan).
2010/09/18 Uharte (Txosnak).
2010/09/24 Aulesti (Plaza).
2010/09/25 Iurreta (Plaza).
2010/10/02 Laukiz (Aparkalekua).
2010/10/07 Osaka – Japonia (Club Stomp) + Esne Zopak.
2010/10/08 Kanazawa – Japonia (Puddle Social) + Esne Zopak.
2010/10/09 Nagoya – Japonia (Tiny 7) + Esne Zopak.
2010/10/10 Toyota – Japonia (Toyota Rock Festival) + Esne Zopak.
2010/10/11 Tokyo – Japonia (Marz) + Esne Zopak
2010/10/14 Bilbo (Kafe Antzokia).
2010/10/23 Berlin – Alemania (Supamolly).
2010/10/30 Mallabia (Plaza).
2010/11/13 Bermeo (Kafe Antzokia).
2010/11/20 Donostia (Doka).
2010/11/27 Ondarroa (Kafe Antzokia).
2010/12/01 Gasteiz (Unibertsitatea).
2010/12/03 Durango (Plateruena Kafe Antzokian).

http://www.myspace.com/esnebeltza
http://eu-es.facebook.com/esnebeltza

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu