Horthy talde nafarra saritu dabe New Yorkeko Zinema Jaialdian

Bizkaie! 2010-08-26 14:44   Musikea

Taldeak hiru bideoklip aurkeztu ditu jaialdian ('Floctis' eta 'Puedo sin ti', Naxo Leuzarenak, eta 'Peter Pan', Ana Frescorena) eta bai kantea, bai bideoklipa, artista estatubaturrakaz, kanadarrakaz eta europarrakaz izan dira lehian, aurrekontu handiagoko artista entzutetsuakaz, berbarako, Joan Collinsegaz eta Brandon Hannanagaz.

Horthy talde nafarrak sari bi lortu ditu New Yorkeko Nazinoarteko Zinema jaialdian. 'Puedo sin ti' kanteari esker, kanta onenaren eta bideoklip onenaren sariak irabazi ditu laukoteak.

Taldeak hiru bideoklip aurkeztu ditu jaialdian ('Floctis' eta 'Puedo sin ti', Naxo Leuzarenak, eta 'Peter Pan', Ana Frescorena) eta bai kantea, bai bideoklipa, artista estatubaturrakaz, kanadarrakaz eta europarrakaz izan dira lehian, aurrekontu handiagoko artista entzutetsuakaz, berbarako, Joan Collinsegaz eta Brandon Hannanagaz.

Ganera, Horthyri jaialdian zuzenean parte hartzeko konbita egin eutsen eta jaialdiaren hasiera eta amaiera ekitaldietan jo eben, New World Stages antzokian.

Talde nafarraren bideoklipak, lehiaketarako aukeratutako beste bideoklipakaz eta trailerrakaz batera, Times Squareko pantaila nagusian proiektetan ditue. Ganera, New Yorken eskaintzen dabizan kontzertu-sorteari Conney Islanden emon deutsie amaierea.

Saritutako artistak beste bi proiektutan dabiz lanean, film luze bitan, hain zuzen be: Anamorphosis eta Nexos.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu