Audience taldeak egin dau 'Amerikanuak' dokumentaleko soinu-bandea

Bizkaie! 2010-08-20 13:01   Musikea

Nacho Reig eta Gorka Bilbao dokumentalgileek 90 minutuko lana egin dabe Ameriketako Estadu Batuen mendebaldean, Elkon (Nevada) bizi diran euskaldun etorkinen egunerokotasuna erakusteko.

Audience talde gernikarrak egin dau Amerikanuak dokumentaleko soinu-bandea. Nacho Reig eta Gorka Bilbao dokumentalgileek 90 minutuko lana egin dabe Ameriketako Estadu Batuen mendebaldean, Elkon (Nevada) bizi diran euskaldun etorkinen egunerokotasuna erakusteko.

Amerikanuak filmak nostalgia, atzerriko herrialde batean bizitza duina izateko burrukea eta komunidade bateko kide sentidutea ditu ardatz eta, horreetatik abiatuta, munduko euskal diasporearen zati baten egoerea erakutsiko dau ikuspuntu errealista batetik begiratuta. Eta pelikuleari Audiencek egin deutso soinu-bandea.

Dokumentala 2010eko urtarrila eta zezeila bitartean grabau eben eta post-produkzino fasean dago.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu