AC/DC-k Bilbon joko dau bagilaren 28an

Bizkaie! 2010-03-24 13:24   Musikea

AC/DC Bilbon izango da zuzenean barriro bagilaren 28an, astelehenean. Bilboko udaletxean gaur goizean emondako prentsaurrekoan jakinarazo dabenez, urtebeteko epean talde australiarrak bigarren aldiz joko dau Bizkaian eta, oraingoan, kontzertua San Mames futbol zelaian izango da.

AC/DC Bilbon izango da zuzenean barriro bagilaren 28an, astelehenean. Bilboko udaletxean gaur goizean emondako prentsaurrekoan jakinarazo dabenez, urtebeteko epean talde australiarrak bigarren aldiz joko dau Bizkaian eta, oraingoan, kontzertua San Mames futbol zelaian izango da. Sarrerak Aste Santuaren ostean jarriko ditue salgai. Oraingoz ez dabe aurreratu zenbat sarrera jarriko dituen salgai baina segurutik 20.000 inguru Athleticen futbol zelaiko txarteldegian bertan izango dira eskuragarri.

Promobisa Udal Sozietateko zuzendari Marcos Murok, Bizkaiko Turismo Foru diputadu Gabino Martinez de Arenazak eta Last Tour International enpresako arduradun Alfonso Santiagok emon ditue AC/DC talde mitikoak Bilbon emongo dauen kontzertuari buruzko zehetasunak. Bilboko Udala eta Bizkaiko Foru Aldundia dira kontzertuaren sustatzaileak.

Angus Youngen taldeak 2009an Barakaldoko BECen emon eban kontzertua eta sarrerak minutu gitxi batzutan agortu ziran.

AC/DC Sydney-n (Australia) sortu zan orain 35 urte. Angus eta Malcolm Young gitarristak, Cliff Williams baxujolea, Phil Rudd bateria eta Bon Scott-en lekua hartu eban Brian Johnson abeslaria dira talde mitiko honetako kideak.

‘High Voltage’ (1975) izan zan taldearen lehenengo diskoa baina nazinoarte mailan ezagunak egin ziran 1979ko ‘Highway to Hell’ kantuagaz. 1981ean, barriz, AEBetako disko zerrendatan lehenengo postua lortu eben ‘For Those About to Rock’ diskoagaz eta ordutik 200 miloe disko baino gehigo saldu ditue munduan zehar. Urteetan isilik egon ostean, igaz argitaratu eben 'Black Ice' diskoa eta inoiz baino indartsuago dabilz munduan zuzenkoak eskaintzen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu