Kemen Lertxundi ondarrutarraren bigarren diskoa laster plazan

Bizkaie! 2009-11-11 11:57   Musikea

'Begi berriak atzo gaueko irudientzat' izenburuko diskoa nekez heldu eitekean sasoi egokiagoan, izan be, udagoien usaina dakarren lana da. Orbel horiztatuz inguratu eta barrura begiratzera bultzatzen zaituana, itsas-adar galduren bateko farotik olatuen eternidadeari begiratzeko konbita egiten dauena.

Datorren barikuan, hilak 13, Donostian aurkeztuko dau Kemen Lertxundi ondarrutarrak bere bigarren diskoa Gaztelupeko Hotsak diskoetxearen eskutik. Eguerdiko aurkezpenaz gan, arratsaldeko 19:00etan kontzertu akustikoa eskainiko dau FNAC dendan.

'Begi berriak atzo gaueko irudientzat' izenburuko diskoa nekez heldu eitekean sasoi egokiagoan, izan be, udagoien usaina dakarren lana da. Orbel horiztatuz inguratu eta barrura begiratzera bultzatzen zaituana, itsas-adar galduren bateko farotik olatuen eternidadeari begiratzeko konbita egiten dauena. Folkaren, poparen eta kantugilearen eremuak poetikotasunez alkar gurutzatzen dituana. Ahots propioa bilatzen dabilen sortzailea da Lertxundi. Baditu zimenduak, abilidadeak eta arrazoiak ahots propio horren jaube izateko. Barruko mundu poetikoa izan eta berben bidez azaleratzen dakiena da (musikan buru belarri sartu aurretik, idatzi egiten eban), kantaera eta ahots berezi eta identifikagarria dauena -azken urteetan gurean azaleratu dan ederrenetakoa akaso-, eta musika tradizino desbardinetarako sentiberatasauna dauena.

Musika erregistroei erreparau ezkero, ugariak dira oihartzun eta keinuak disko osoan. Kantuak idazteaz, abesteaz eta gitarrea joteaz gan aho-soinua be badarabil abesti bat baino gehiagotan Kemen Lertxundik, eta Bob Dylanen oihartzuna agirikoa dauka 'Marinel zaharraren bluesa' piezan, berbarako. Itoitzen oihartzuna be nabaria da beste zenbait kantutan ('Galtzen diren arrainak', 'Zain'...). Eta Anariren (Larrosak eta harriak) edota Ruper Ordorikaren oihartzunik be badakar diskoak. Oihartzunak baino ez dira, baina ez edozeinenak, eta Kemen Lertxundiren gustu eta asmoak nondik nora doazen atzemoteko balio dabenak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu