Bilbaomusikak Digidesign Protools 101 Ziurtagiri Ofiziala eskainiko dau urtarrilean

Bizkaie! 2009-12-30 13:24   Musikea

Izena emoteko epea urtarrilaren 8ra arte izango da 918 581 378 eta 630 769 483 telefonoetan edo posta elektronikoaren bidez, info@proaudiotec.com helbidean. Informazino gehiago www.proaudiotec.com

BilbaoMusikak, Digidesign Protools 101 Ziurtagiri Ofiziala eskuratzeko aukerea emoten dauen ikastaroaren matrikula epea zabaldu dau. Programa informatiko honek, soinu digitalaren grabazino eta postprodukzino sistemen erabilerea ahalbidetzen dau. Izena emoteko epea urtarrilaren 8ra arte izango da 918 581 378 eta 630 769 483 telefonoetan edo posta elektronikoaren bidez, info@proaudiotec.com helbidean. Informazino gehiago www.proaudiotec.com

Ikastaroa urtarrilaren 18tik 22ra, goizeko ordutegian izango da, 9:00etatik 14:00etara eta leku mugatua dagoanez, bigarren talde bat antolatuko da arratsaldeko ordutegian eskaera nahikoa baldin badago. Ikastaroaren azken egunean, azterketea online egingo da.

Ikastaroaren ardurea Proaudiotec-ena eta Gonzalo Lasheras eta Barry Sage musika produktoreena izango da. Lehenak, Luis Eduardo Aute, Luz Casal, Iván Ferreiro, Jorge Drexler edo Los Violadores del Versogaz egin dau lan eta Barry Sage, beste batzuen artean, Rolling Stones taldearen grabazino injinerua izan da.

Matrikulearen prezioan, 550 euro, Digidesign-en eskuliburu ofiziala eta ariketen CDa sartzen da. Ziurtagiria gan, parte-hartzaileek, Protools LE-ren edozein produkturen erosketea egiterakoan % 40ko deskontua izango dabe eta plug-in bat opari.

BilbaoMusika Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailaren menpeko organismo autonomoa, Musika Eskola, Udal Musika Banda eta Txistularien Bandaren kudeaketaren arduraduna da. Informazino gehiago BilbaoMusikako egoitzan (Sorkunde 8, 48006 Bilbo), 94 416 47 85 telefonoan edo eta web orriaren bitartez www.bilbaomusika.net.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu