KEtan taldeak kontzertua eskainiko dau Bilboko Udal Txistularien Bandearen eskutik

Bizkaie! 2010-01-12 14:34   Musikea

Kontzertua gaur, hilak 13, iluntzeko 20:00etan izango da Euskalduna Jauregiko A1 aretoan eta sarrerea librea izango da aretoko edukierea bete arte. KEtan izenagaz, 1986an Beran (Nafarroa) jaiotako Leire Telletxea akordeoi-jotzaileak eta urte berean Zestoan (Gipuzkoa) sorturiko Jagoba Astiazaran txistulariak 'Izenaz garena' proiektua jarri dabe martxan. Egitasmoaren helburua 'musika-tresna horreen musika tradizionala suspertzea da'.

Bilboko Txistularien Bandeak KEtan euskal musika tradizionaleko bikote barria aurkeztuko dau Euskalduna Jauregian, 2010eko kontzertuen denporaldiaren barruan. Leire Telletxea eta Jagoba Astiazaran gazteek akordeoiaren eta txistuaren ikuspegi barritzailea eskainiko dabe emonaldian.

Kontzertua arratsaldeko 20:00etan izango da Euskalduna Jauregiko A1 aretoan eta sarrerea librea izango da aretoko edukierea bete arte.

KEtan izenagaz, 1986an Beran (Nafarroa) jaiotako Leire Telletxea akordeoi-jotzaileak eta urte berean Zestoan (Gipuzkoa) sorturiko Jagoba Astiazaran txistulariak 'Izenaz garena' proiektua jarri dabe martxan. Egitasmoaren helburua 'musika-tresna horreen musika tradizionala suspertzea da'.

Bikoteak eskainiko dauen errepertorioan euskal kantutegi tradizionaleko pieza ezagunak eta Gabriel Erkoreka, Martin Zalba edo Eduardo Gorosarri lako konpositoreen sormen barriak azpimarra daitekez. Ganera, Jagoba Astiazaranen melodia batzuk be interpretauko ditu KEtanek kontzertuan.

Euskalduna Jauregiak eskaintzen dituan eta Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailaren menpeko BilbaoMusika erakundeak sustatutako dobako emonaldien zikloaren barruan dago kontzertu hau.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu