Deabruak Teilatuetan zuzenean ikusteko azken aukeretakoa

Bizkaie! 2010-01-12 11:25   Musikea

Deabruak Teilatuetan, Deabruak Teilatuetan & Colemans zuzenean ikusteko azken aukeretakoa urtarrilaren 21ean izango da Bilboko Kafe Antzokian, gaueko 21:30etatik aurrera. Sarrerak salgai dagoz 8 euroan.

Denpora batez geratzeko amesagaz dago taldea, bi urtez '1973' disko barriena aurkezten ibili eta gero. Eurekaz batera talde berezia dabil: Colemans, Peiremans taldearen birsorkuntzea (Gorka Urbizu, Imanol Ubeda, Joni Ubeda eta Karlos Aranzegigaz).

'1973' izeneko diskoagaz urte luzeko isilunea eten eban Deabruak Teilatuetan euskerazko rock taldeak. Disko barria eskutan Euskal Herri osoko eskenatokietan kantu barriak aurkezten dabilz, baita beste kantu mitiko asko be, besteak beste, 'Gaur euria egin du' edo 'Zuentzat'.

Kontuak kontu, Deabruak Teilatuetan, Deabruak Teilatuetan & Colemans zuzenean ikusteko azken aukeretakoa urtarrilaren 21ean izango da Bilboko Kafe Antzokian, gaueko 21:30etatik aurrera. Sarrerak salgai dagoz 8 euroan.


Informazino gehiago:

http://www.deabruakteilatuetan.com/
http://www.myspace.com/deabruakteilatuetan
http://www.kafeantzokia.com/

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu